Mugaz haraindiko lankidetza laborategiak

laboratorios (1).jpg Irudian, Philipe Moretto Bordeleko Unibertsitateko Ikerketaren arloko errektoreordea, José Luis Martín UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordearekin, prozedura berriaren aurkezpenean, Euskampus Bordeaux Eguna 2019an.

 

Mugaz haraindiko lankidetza laborategiak - MLL

Mugaz haraindiko lankidetza laborategiak (MLL) 2015az geroztik Euskampus-Bordele Campusaren barruan gauzatzen ari den lankidetza formula bat dira, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bordeleko ikertaldeak elkarlanean aritzea ahalbidetuko duen erakunde esparru bat sortzera zuzendua. Esparru horren xedea da mugaz haraindiko ikerketa komunitateak sortzea, ikertzaile junior eta seniorrak, ikasleak eta teknikariak barnean hartuta, eta laborategi batetik bestera mugitu ahal izan daitezen mugarik gabe eta ikuspegiak nahiz programak partekatu ditzaten. 

Zer da MLL bat?

MLL bat hormarik ez duen laborategi bat da eta helburu hauek ditu:

  • Alor jakin batean ikerketa proiektuak egitea, emaitza zientifikoen balio erantsia handitzeko eta baterako ikerketa EBn eta nazioartean ikusgarriago egiteko.
  • Munta handiko proiektuen haztegi izatea, kanpo finantzaketa erakartzeko (batik bat, EBkoa).
  • Ikertzaileen nazioz haraindiko komunitate iraunkor bat sortzea, ikasleak, doktoreak eta irakasle junior nahiz seniorrak barne hartuta.
  • Baterako prestakuntza eskaintza garatzea, batik bat, masterretan.

 

MLL aitortzaren abantailak

  • Egin beharreko jardueretarako finantzaketa (bidaiak, ikasleentzako bekak, tailerrak antolatzearen gastuak, uda ikastaroak, etab.), 10.000 €/urte artekoa (5.000 € UPV/EHUk eta 5.000 € UBx-ek).
  • Doktoregoko ikertzaile bat finantzatzea gidaritza bateratupean aritzeko, UPV/EHUren eskutik.
  • Doktorego ondoko ikertzaile bat finantzatzea, UBx-en eskutik.
  • MLL babesaren iraupena: 4 urte (ez luzagarriak). Epea igaro ondoren, MLL aitortzari eutsi ahal izango zaio, baina finantzaketa gehiago gabe.

 

Requisitos para la configuración de un LTCMLL bat eratzeko baldintzak

Aurretiko ibilbidea

Mugaz haraindiko laborategi bat jada indarrean den lankidetza bat aitortzeko urrats handia da, eta bi Ikertzaile Nagusik (IN) gidatzen dute (Bordeleko batek eta EAEko batek). Ondorioz, MLLetako ikertzaile nagusiek lankidetza hori lehenagotik datorrela eta sendoa dela frogatu beharko dute.

 

Gai eremua

Espero da MLLek eremu zientifiko handiegia ez hartzea, baizik eta arlo zientifiko jakin bateko ikerketa eta gaikuntza proiektu espezifikoak ardatz izatea.

Iraunkortasuna

Lau urteko epea igarotakoan, MLLak finantzaketa sistema propio bat izatea espero da, jardueraren eta doktorego aurreko nahiz ondoko langileak aldi baterako kontratatzearen ondoriozko gastuei aurre egiteko.

Lehia

Urtean MLL bakarra hautatuko da eta Euskampus Bordeaux Egunean iragarriko da.

Martxan dauden MLLak

Gaur egun, lau MLL proiektu daude «bizirik»:

  • Kimika fisikoan QuantumChemPhys (Kimika eta fisika teorikoak eskala kuantikoan)
  • Ingeniaritzan, AENIGME (Fabrikazio garbiari eta ekodiseinuari buruzko Akitania-Euskadi sarea)
  • Matematiketan, TRANSMATH (Matematikak eta matematiken aplikazioak)
  • Zementu berdean: Green Concrete LTC (hormigoia eta zementua oinarri duten material jasangarriagoak ekoizteko prozesuen zientzia eta garapena).

 

2020-2021eko MLLen prozedura

Proposamenak aurkezteko epea: 2020ko urriak 30-2021eko apirilak 30

  • Eskaera prozeduraren testu osoa hemen deskarga daiteke.
  • Eskaera inprimakia hemen deskarga daiteke.
  • Jarduera txostenaren txantiloia hemen deskarga daiteke.

Informazio gehiago jasotzeko eta eskaerak aurkezteko, jarri Euskampus Fundazioarekin harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: bordeaux@euskampus.eu.