Euskampus Bordeaux Urte Nagusiaren Programa

2020-2021 ikasturtean Euskampus erakundeen artean Euskampus Bordeaux ekimenak antolatzen laguntzeko programa

BERRIA: Epearen luzapena!

 

Euskampus Bordeaux komunitateak izan duen azken hitzorduan, Euskampus Bordeaux Eguna 2020an iragarri zen bezala, Euskampus Bordeaux Campuseko kideok elkarlanean 10 urte beteko ditugun 2020-2021 ikasturtea askotariko topaketa, mintegi, bilera, solasaldi eta hedapen jarduerak antolatzeko baliatu nahi dugu, bai komunitatea bai Euskampuseko erakundeen arteko elkarlanen esparruak eta xedeak zabaldu ahal izateko.

 Euskampus erakundeen arteko elkarlanak sendotu eta zabaltzeko programa»

2020-2021 urte hau Euskampus Bordeaux Urte Nagusia izendatu dugu eta jardueren askotariko programa bat izango dugu. Helburua honako alderdi hauek argi eta garbi sustatzea eta babestea da: benetako elkarlana, diziplina anitzekoa, diziplina artekoa eta diziplinaz gaindikoa; erronka zientifiko, teknologiko eta sozial handietara elkarrekin zuzentzea; jakintzaren aurrerapenean, ongizatean eta biz kalitatean, jasangarritasunean, ekitatean eta justizian ekarpenak egitea. Hala, lurraldean dugun presentzia indartzeko eta sustatzeko asmoa dugu, baita berau garatu dadin eta 2030erako Garapen Jasangarriko Helburuak lortu ditzan balioa emateko asmoa ere.

 Euskanpus-122.jpg

Irudia: 2019ko Euskampus Bordeaux Eguna -  Campus Université de Bordeaux,  La Bastille

 

Horregatik guztiagatik, «2020-2021 ikasturtean Euskampus erakundeen artean Euskampus Bordeaux ekimenak antolatzen laguntzeko programa» martxan jarrita, Euskampus Bordeaux komunitateari proiekzioa ematen lagunduko dioten topaketa eta jarduerak antolatzeko proiektuak aukeratzeko prozesu bat abiatu da, zeina 2020ko abenduaren 21etik 2021eko maiatzaren 31ra egongo baita irekita. Euskampus Fundazioak babestuko ditu, Programaren xedapenetan jasotako prozedurari eta irizpideei jarraituz. Ekimen horiek 2021eko urtarriletik ekainera egingo dira.

Programa horren bidez, martxan dauden elkarlanak sendotzeko edo berriak aktibatzeko asmoa dago, erakunde babesleetako ikerkuntza eta administrazio komunitateari askotariko topaketak eta jarduerak antolatzen lagunduz, Euskampus erakundeen artekoak ez ezik –bai, ordea, lehentasunez–, beste erakunde batzuekin elkarlanean egindakoak ere bai, betiere, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko erakundeen artekoak badira eta gaitasun osagarriak ekartzen badituzte.

Programari buruzko informazio erabilgarria:

  • Proposamenak aurkezteko epea: 2020ko abenduaren 21etik 2021eko irailaren 30era.
  • Jarduerak gauzatzeko epea: 2021eko urtarrilaren 15etik 2021eko urriaren 15era arte.
  • Programaren testu osoa hemen deskarga daiteke
  • Programaren xedapenen testu osoa hemen deskarga daiteke.
  • Online eskatzeko inprimakia esteka honetatik eskura daiteke hemen.

Inprimakia bete baino lehen, lehen aipatutako testuak arretaz irakurri behar dira.

Programari buruzko kontsultak helbide elektroniko honen bitartez egin ahalko zaizkio Euskampus Fundazioari: bordeaux@euskampus.eu.