Doktoregoa baterako tutoretzan

doctorado.jpg

Herrialde desberdinetako bi unibertsitatetan egiten den doktoregoa da. Unibertsitate bakoitzak doktore titulu bat ematen du, tesiaren defentsa bakar bat egin eta gero. Euskampus-Bordeaux Campusean, kasu, UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen edo Bordeaux-Montaigne Unibertsitatearen artean egindako tesi bat da.

 

 

UBM-LOGOSOLO-ZS-N.jpg    Universite Bordeaux CMJN-01.jpg   UPV_Excelencia_ingles_positivo_alta.jpg

 

1) Zer da doktoregoa baterako tutoretzan egitea?

Doktoregoa baterako tutoretzan egiteko hauek behar dira:

  • Zuzendari bat unibertsitate bakoitzean.

  • Doktoregaiak gutxienez 9 hileko egonaldia egitea unibertsitate bakoitzean (oro har, proiektuak irauten dituen hiru urteen erdia egitea gomendatzen da).

  • Unibertsitate biek izenpetutako hitzarmena egotea, hauek zehaztuta:
  • Unibertsitate bakoitzean egingo den egonaldia.
  • Unibertsitate bakoitzeko zuzendaria.
  • Tesia non defendatuko den.
  • Epaimahaikideak.
  • Tesia egin den hizkuntzak (idazkia eta defentsa).

 

 

Informazio gehiago, hemen  (baterako tutoretzari buruzko informazio zehatzagoa, MDe-ren webgunean

Ikusi, batik bat, Ohiko galderak

images.jpeg 

2) Bordelen eta UPV/EHUren arteko baterako tutoretzak

2015 eta 2018 artean, 20 tesiren defentsa egin zen baterako tutoretzan.

Gaur egun, 30 bat ikerketa proiektu daude aktibo, gehienak bi unibertsitateetako bikaintasun campusetan. 

Baterako tutoretzako doktoregaiek hauetarako sarbidea dute:

-       Unibertsitate bakoitzak doktoregaiei proposatzen dizkien prestakuntzetarako (informazio gehiago, UBren webgunean eta UPV/EHUrenean).

Halaber, Euskampus Fundazioak unibertsitateekin batera antolatutako jarduera berezi batzuetarako, esaterako, hauetarako:

-     Baterako tutoretza dutenen pertsonentzako gaitasun orokorretan prestatzeko.

-       Posterren lehiaketa, Euskampus-Bordeaux sinposioetan (2014tik 2017ra) 

-       Nire tesia 180 segundotan 2018ko Euskampus-Bordeaux Egunean 

banner escuela master.jpg 

3) Baterako tutoretzan egindako doktoregoak finantzatzea

Unibertsitate bakoitzak baterako tutoretzako bi motatako beka eta laguntzak eskaintzen ditu, desberdin aplikatzen direnak (garrantzitsua da hori kontuan hartzea):

1) Doktorego «klasikoetarako» direnak (alegia, unibertsitatea bakarrean egindakoak); gehienak baterako tutoretzan egindako doktoregoetarako irekita daude halaber (ikus baldintzak). Administrazio modalitate berezia da baterako tutoretza; edonola ere, edozein doktoregoren izaera bereko ikerketa proiektua da.

 Informazio gehiago:

UPV/EHUren webgunean, «Bekak eta laguntzak» atalean

Bordele:  Bordeleko Collège des Ecoles Doctorales zentroaren webguneko «Candidater à un financement» atalean 

2) Baterako tutoretzan egindako proiektuetarako beka eta laguntza bereziak:

-  IdEx Bordeaux-en «Doctorat international» deialdia (atzerriko unibertsitateekin eta, bereziki, UBren eta UPV/EHUren bazkide estrategikoekin baterako tutoretzan edo baterako zuzendaritzan egindako tesiak finantzatzeko).

>  Deialdi horri buruzko informazio gehiago, esteka honetan

-   Mugaz gaindiko lankidetza laborategiek proposatutako baterako tutoretza bekak.

> Informazio gehiago, mugaz gaindiko lankidetza laborategien UPV/EHUko eta UBko arduradunen eskutik.