Campusari buruz

sobre-euskampus.jpg

Bazkideak 2011z geroztik lankidetza estuan ari ziren arren, Bordeaux-Euskampus Nazioarteko Bikaintasunerako Euroeskualdeko Campusa 2014an sortu zen ofizialki, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko aliantza estrategikoa izateko, Euskampus eta IdEx-Bordeaux bikaintasun ekimenen testuinguruan.

Eurorregión_Akitania_Euskadi_Navarra.png

 

Jatorria, misioa eta helburuak

Bi unibertsitate horien bazkide estrategikoekin goi mailako hezkuntzako, ikerketako eta berrikuntzako eremu partekatua eratzea da misio nagusia, nazioarteko lankidetzan erreferentzia izateko.

Bordele-Bilbo ardatzean errotua, mundu mailako erreferentea izan nahi du nazioarteko lankidetzan, gaitasun hauek izaki:

  • Goi mailako hezkuntzako, irakaskuntza-ikaskuntza-prestakuntzako ingurune erakargarri bat eskaintzea, enplegagarritasun globala bultzatuko duena.
  • Europan lider izango den ikerketa eremu bat ezartzea, ikerketarako eta garapenerako egitura eta dinamiketan sinergiak sortzeko.
  • Euskadi/Akitania Berria/Nafarroa Euroeskualdeko berrikuntzari balio erantsi handia ekarriko dioten ekosistemak bultzatzea, enpresekin, gizarte elkarteekin, administrazio publikoekin eta herritarren elkarteekin batera.

IMG-7500.JPG

Imagen cedida por SURFRIDER EUROPE, sede de la organización mundial, con motivo de uno de los talleres realizados en Biarritz en el marco de uno de los proyectos del campus transfronterizo, Ocean i3, edición 2019

4 esparrutan egituratzen dira Campusaren helburuak:

Hezkuntza eta enplegagarritasuna

  • Eskaintza akademiko profesionalizatzaile eta erakargarria handitzea nazioarteko ikasleentzako, bi unibertsitateen arteko mugikortasuna sustatuta, hala nola titulu bikoitzen garapena, nazioarteko masterrak, etab.

  

Ikerketa eta berrikuntza

  • Europan erreferente izango den ikerketa eremu bat eratzea, sinergia handiagoak bultzatuz ikerketarako eta garapenerako egitura eta dinamiketan, eta mugaz gaindiko lankidetza laborategiak, doktoregoko baterako tutoretzak, doktorego osteko baterako tutoretzak, ikerketa proiektuak, etab. sustatuz.
 

Lurralde konpromisoa

  • Espezializazio adimenduneko estrategiak indartzea, eskualdeko berrikuntza ekosistemen sustapenean oinarrituta.
  • Eskualdeen arteko kultura eta hizkuntza harremana indartzea.

Nazioarteko hedakuntza

  • Bi unibertsitateen nazioarteko hedakuntza handitzea, eta proiektuetan elkarrekin parte hartzea Europako Ardatz Atlantikoa indartzearren Europa 2020 estrategiaren barnean, Knowledge Innovation Communities-ak gauzatzeko, Europako unibertsitateak garatzeko, etab.
 

 world.jpg

Egungo ekintza plana, 2018-2021

Sei urtez lankidetzan aritu ondoren, eta nazioarteko batzordeek Euskampus-Bordeaux Campusak Euskampus eta IdEx-Bordeaux bikaintasun ekimenen barnean lortutako emaitzen gainean balorazio oso positiboa eginda, Bordeleko Unibertsitatea Euskampus fundazioan sartu zen –2017ko ekainean egin zen III. Bordeaux-Euskampus sinposioan–, eta mugarria izan zen hori Bordeaux-Euskampus campusarentzako.

Aliantza instituzionalizatu zen hala, bi unibertsitateak eta EAEko bazkideak erakunde eta ondare erantzukizun bat partekatzen hasi baitziren. Fundazioan sartzearekin, «proiektu» izatetik «programa» izatera igaro ahal izan zen, Euskampus-Bordeaux Campusaren hedapen estrategiaren barneko proiektuen konplexutasuna eta aniztasuna kontuan hartuta.

Jarduketa plan berri bat diseinatu zen, eta 2018ko ekainean onartu, 2018-2019 ikasturtearen hasieran martxan jarrita. Hiru urterako zen.

Planak, gainera, 4 jarduketa bloke nagusi zeuzkan:

o   Hezkuntza, enplegagarritasuna eta ekintzailetza.

o   Ikerketa eta berrikuntza.

o   Eskualde konpromisoa.

o   Komunikazioa eta marketina. 

Gainera, gobernantza, kudeaketa eta dinamizazioko zeharkako bloke bat proposatu zen, aurreko blokeetan eragina izango zuena.

 

Rol de Euskampus

Euskampus Fundazioa, proiektua martxan jarri zenetik, batetik, erakunde kideen atxikipen instituzionalaren katalizatzailea izan da, batik bat, Euskampus-Bordeaux Campuseko ikerketako erakundeen liderra izanda, eta, bestetik, [MOU1] , Euskampus-Bordeaux Campusa kudeatu eta gobernatzeko tresna eragilea.

Aipatu behar da Euskampus-Bordeaux Campusaren kudeaketa bere gain hartuta dutela unibertsitateon administrazio eta zerbitzu zuzendaritzek, DIPC-koek eta Tecnaliakoek. Horien talde adituek aholku ematen diete irakasleei, ikertzaileei, ikasleei, eta abarri, titulu bikoitzak sortzeko, askotariko lankidetza hitzarmenen deialdien proposamenak diseinatzeko, eta abarretarako.

Euskampus Fundazioko taldeak, Euskampus-Bordeaux Campusa martxan jartzeko, besteak beste, egiteko hauek ditu:

Euskampus-Bordeaux askotariko kolektiboak dinamizatzea (ikasleak, irakasleak, ikertzaileak) hainbat esparrutan, hala nola hezkuntza, enplegagarritasun eta ekintzailetzan; ikerketa eta berrikuntzan; eta eskualde konpromisoan. Horretarako, hauetaz baliatzen da:

 

- Bilera, topaketa, workshop, jardunaldi eta abarren antolaketa eta akonpainamendua.

- Aipatutako kolektiboen jarraipen eta akonpainamendu etengabea hiru esparruetan, diseinua.

- Esparruan esparruko programa eragileak martxan jartzea, etab.

 

cdc73325-2344-423c-9aff-425f1c9ca980.png

 

Aipatzeko berriak