Euskampus-Bordeaux

Bordele-Euskampus Nazioarteko Bikaintasunerako Euroeskualdeko Campusa 2011. urtean sortu zen, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko aliantza estrategiko gisa, unibertsitate horien Euskampus eta IdEx-Bordeaux bikaintasun ekimenen testuinguruan.

Euroeskualdeko Campusaren egiteko nagusia da goi mailako hezkuntza, ikerketa eta berrikuntzarako espazio bat eraikitzea, bi unibertsitateen bazkide estrategikoekin batera.

Foton-3.jpeg

Bordele-Bilbo ardatzean errotuta, haren xedea da nazioarteko lankidetzarako mundu mailako erreferentzia eredu bihurtzea, gai izango dena:

  • Goi mailako hezkuntzaren arloan irakaskuntza-ikaskuntza-prestakuntza ingurune erakargarri bat eratzeko, enplegagarritasuna maila globalean bultzatuko duena;
  • Europan ikerketa espazio lider bat ezartzeko, ikerketa eta garapen egituretan eta dinamiketan sinergiak sortuko dituena;
  • Balio erantsi handiko ekosistemak bultzatzeko, Euskadik, Akitania Berriak eta Nafarroak eratutako Euroeskualdearen berrikuntzarako, gizarte erakunde, administrazio publiko eta herritarren elkarteekin batera.

 Haren helburuak lau arlotan egituratzen dira:

1. Hezkuntza eta enplegagarritasuna

  • Lanera bideratuta dagoen eta nazioarteko ikuspegitik ikasleentzat erakargarria den eskaintza akademikoa areagotzea, bi unibertsitateen arteko mugikortasuna areagotuz, titulu bikoitzak garatuz, nazioarteko masterrak antolatuz, etab.

 2. Ikerketa eta berrikuntza

  • Europan erreferente izango den ikerketa eremu bat konfiguratzea, ikerketa eta garapen egituretan eta dinamiketan sinergiak sortzen lagunduz, mugaz gaindiko lankidetza laborategiak bultzatuz, doktoregoen baterako tutoretzak eginez, ikerketa proiektuak garatuz, etab.

3. Lurralde konpromisoa

  • Espezializazio adimenduneko estrategiak indartzea, eskualdeko ekosistemen sustapenetik abiatuta.
  • Eskualdeen arteko kultura eta hizkuntza harremana indartzea.

4. Nazioarteko hedakuntza

  • Bi unibertsitateen nazioarteko hedakuntza areagotzea, eta proiektuetan batera parte hartzea, lagungarriak baldin badira Europa 2020 estrategiaren barruan Europako Ardatz Atlantikoa indartzeko, Knowledge Innovation Communities-ak sortzeko, etab.