Programak neurrira

programas-medida (1).jpg

Erakunde eta kolektibo publiko eta pribatuen prestakuntza, ikerketa eta berrikuntzako beharrak bete eta erantzutera bideratutako ekimen, proiektu eta programa bereziak daude ildo estrategiko honen barruan, betiere horrelako erakunde eta kolektiboek xedeen artean beren gizarte eragina ahalik eta handiena izatea eta gizarte hobe bat eraikitzea badute, eta herritar guztiek aukera gehiago edukitzea.

Bikaintasunezko ekimen horiek balioa ekarri eta sortzen dute, arlo hauei dagokienez:

  • Zientzia, teknologia eta berrikuntzarako euskal sareko erakundeen artean lankidetza eta ezagutza transferentzia maila handiagoak lortzea, bai eta erakunde horien eta lurraldeko zein nazioarteko beste eragile batzuen artean ere.
  • Muga eremu sozioekonomikoetan ikertzea, hala nola zientziaren eta teknologiaren gizarte eragina neurtu eta maximizatzea, bai eta goi mailako prestakuntza, ikerketa eta berrikuntzako jarduerena, oro har.
  • Lurraldera talentua erakarri, eta bertan atxikitzea, gizarte eta enpresa ehuna eratu eta indartzeko programak diseinatuz eta abiaraziz.
  • Ekitaldiak antolatzea (lantegiak, jardunaldiak, topaketak, foroak, ikastaroak eta abar) goi mailako hezkuntza, ikerketa, berrikuntza eta nazioartekotzearekin zerikusia duten arloetan, bai eta zientzia, teknologia eta berrikuntzako erakundeen arteko lankidetzan ere.