Bizkaia Katedra

Euskampus Fundazioa lanean ari da, Bizkaiko Foru Aldundiaren (DFB/BFA) Bizkaia Katedraren programa definitzeko. Bizkaia Katedra programa DFB/BFAren programen multzo gisa sortu zen, eta haren helburua da unibertsitateek, hala Bizkaiko lurraldekoek nola atzerrikoek, eta beste jakintza zentro batzuek ekarpen erabakigarri eta eraginkor bat egitea, etorkizunari aurre egiteko gai izango den Bizkaia hobe eta prestatuago bat eraikitzeko, lehentasunezkotzat identifikatutako sei sektore nagusi bereziki landuta (automobilgintza, energia, aeronautika, zilar ekonomia, big data eta Bilbo Finantza Plaza). Azken batean, Bizkaia Katedra DFB/BFAren eta unibertsitate zein jakintza zentroen arteko harreman estrategiko bat eratzeko bide bat da, eta horren bidez, goi mailako hezkuntzako, zientzia eta teknologiako eta berrikuntzako gaitasunak martxan jarri, eta lehentasunezko ekonomia sektoreekin lerrokatu nahi dira.

Rementeria-Bizkaia-Katedra-formativa-Diputacion_EDIIMA20150717_0319_4.jpg

Bizkaia-BBK programaren lehen deialdia 2017ko urrian diseinatzea eta kaleratzea izan da Bizkaia Katedraren lehen mugarri garrantzitsua. BBK Fundazioaren lankidetzaz Bizkaian egindako ekimen berritzaile horren xedea gazteak munduan erreferenteak diren zentroetan prestatzea da, gero Bizkaiko enpresa liderretan lan egin dezaten kalitatezko lan kontratu batez.