BBKren beka programa

light-bulb-2577393_960_720.jpg 

BBK fundazioak bultzatutako ekimen bat da, Bizkaiko gizarte, kultura eta zientziako erakundeekin programa partekatu eta kooperatiboa diseinatu eta abiarazteko, haien prestakuntza zein talentua erakarri eta atxikitzeko beharretara egokiturik, gure gizarte ehuna indartzen laguntzeko gauza izan dadin. 

 Logo BBK.png

Deskribapena

Proiektuaren helburua da laguntza eta babes programa bat diseinatu eta abian jartzea, Bizkaian gizarte, kultura eta zientzia talentua bultzatu, sortu eta zaintzeko, lurraldean eragin soziala eta kulturala ahalik eta handiena izan dadin, hirugarren sektoreko erakundeen sareak indartu daitezen, eta bertako ekonomia sozial eta solidarioa ere sendotzen laguntzeko.

  • Bizkaiko gazteei lehentasunezkotzat jotzen diren arloetako prestakuntza ematea Europako erreferentziazko zentroetan, eta erreferentziazko gizarte edo kultura erakunde batean lan egiteko aukera eskaintzea.
  • Gure gazteei autoerrealizatuta sentiaraziko dien kalitatezko lana eskaintzea Bizkaian, gizartearen, zientziaren, kulturaren eta gizarte ekonomia solidarioaren esparruan. Talentua atxikitzea, gizarte sarearen benetako beharretan oinarritutako prestakuntza emanez eta enplegu duina eskainiz.
  • Lurraldeko gizarte eta kultura erakundeak indartzea, haien eragina maximizatzen laguntzea eta haien jardueren profesionalizazioa bultzatzea, taldeetan gazte talentudunak sartuta.
  • Lurraldeko gizarte eta kultura erakundeen eta unibertsitate institutuen arteko lotura, ulermena eta jakintzen transferentzia hobetzea, Bizkaiko gizarte sarearen benetako erronka eta beharretan oinarritutako prestakuntza programa berritzaileen bidez.
  • BBK fundazioaren tokiko eta nazioarteko sareak indartzen laguntzea, gizarte erakundeekin, unibertsitateko ikasleen kolektiboarekin eta nazioarteko unibertsitateekin modu koordinatuan eta hurbilekoan lan eginez.
  • BBK fundazioak, lurraldeko gizarte eta kultura sarearekin lotuta egonik, unibertsitate prestakuntzako proiektu berritzaileen lider gisa duen posizionamendua indartzea.

 

Zer eragilek esku hartzen duten

Programa diseinatzen BBK fundazioak, Bizkaiko gizarte, zientzia eta kultura arloko 25 erakundek eta Euskampus fundazioak parte hartzen dute. Erakunde horiek indartzea eta profesionalizatzea da programaren helburua, Bizkaian dagoen talentua prestatuz, zainduz eta atxikiz.

 

Euskampus fundazioaren eginkizuna

Euskampus fundazioa BBK fundazioarekin elkarlanean ari da, talentua sortu eta atxikitzeko programa bat diseinatu eta martxan jartzeko helburuarekin, bai eta Bizkaiko ehun sozial eta kulturala indartzeko helburuarekin ere.

 

Burututako mugarri/jarduera nagusiak

  • Egun garatzeko bidean dauden mugarriak:
    • BBK beka programaren definizioa elkarlanean egitea Bizkaiko gizarte, zientzia eta kultura arloko 25 erakunderekin batera.