4Gune Klusterra

4gune-img.jpg

Euskadiko unibertsitate zentroen klusterra, 4.0 industriaren erronka dela eta, enpresa ehunean ahalik eta handiena izan dadin ikerketaren, prestakuntzaren eta transferentziaren eragina

6ce3b547-9c3d-4d41-a30d-6ac9a8433340.png

4GUNE Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Hezkuntzako Klusterra da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordetzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari dagokio klusterraren presidentetza.

4GUNEk Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitatea-Enpresa 2022 estrategiarekin bat datorren lankidetza sistemikoa du bereizgarri, eta, azken batean, erkidegoko unibertsitatea+enpresa lankidetza sistema indartzea du helburu, EAEko RIS3 agertoki berrian.

4GUNE klusterraren lehen urteak, batik bat, 4.0 industriara bideratu dira, baina Euskadiko RIS3ren lehentasunezko arlo guztietan inpaktua izateko asmoa du. Klusterraren barnean garatu diren programa nagusiak hauek dira (bannerrak/irudiak estekarekin):

 

Captura de pantalla 2020-06-26 a las 12.15.11.png

  • GAITASUNEN MAPA
  • ENPRESA + UNIBERTSITATEA
  • PRESTAKUNTZA EXEKUTIBOKO PROGRAMA
  • ADIMEN TEKNOLOKOKO MUGAZ GAINDIKO LABORATEGIA
  • 4GUNEREN WEBGUNEA

 

GAITASUNEN MAPA

4GUNEren kide diren unibertsitate zentroen prestakuntzako, ikerkuntzako, transferentziako eta ekipamenduko gaitasunen mapak, hasiera batean, Euskal Unibertsitate Sistemak 4.0 industriari dagokionez duen errealitate xehatua islatu nahi du. Lehen urrats bat da hau, unibertsitatean sortzen den balioa herrialdeko ekoizpen eremuari are gehiago transferitzea lortzeko, oinarri hartuta unibertsitateen, enpresen eta beste gizarte eragile batzuen arteko aliantza estrategikoak sortzea eta indartzea. Gaitasunen maparen funtzionamenduak aukera ematen du unibertsitateak 4.0 industrian zer eskaintzen duen ikusarazteko.

ENPRESA + UNIBERTSITATEA

Programa horren xedea unibertsitatea enpresara hurbiltzea da, bien arteko lankidetza praktikoa enpresa erronken bitartez sustatuta. Erronka horiek gaitasunak aktibatzera bideratuta daude, eta ikasleen eta unibertsitate irakasleen parte hartzea sustatzen dute. Horrekin hauek lortu nahi dira:

  • Gaitasun handiko giza kapitala garatzea eta finkatzea.
  • Enpresa erronkei erantzun optimoa eta balio handiagokoa ematea.
  • Talentua garaiz atzematea eta atxikitzea, neurri eta irismen handiagoko erronkak ebazten jarraitu ahal izan dezan.
  • Ezagutzaren transferentzia sustatzea, eta bikaintasun ingurune bat sortzen laguntzea.
  • EAEko unibertsitateen sarearen eta enpresen baliabideak optimizatzea.
  • Gazteen trebakuntza eta prestakuntza indartzea.

 

PRESTAKUNTZA EXEKUTIBOKO PROGRAMA

Fabrikazio Aurreratuko Pilotaje Taldeak egindako azterketa bat dago gerentzian 4.0 industriako programa exekutibo bat abian jartzeko abiapuntuan: EAEko industriak zenbait profil profesionaletan eskatzen dituen gaitasunak aztertu ziren, 4.0 industriaren paradigmari loturiko premia berrietara egokitutako kualifikazio eta birkualifikazio sistema bat ezarri ahal izateko moduei begira.

Basque Industry 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Pilotaje Taldearen eta 4GUNE klusterraren laguntzaz, aurrerapausoak ematen ari dira 4.0 espezializazioan EAEko enpresek, batez ere gerentziako profilean, dituzten beharretara egokitutako prestakuntza programa baten diseinuan eta abiarazpenean.

ADIMEN TEKNOLOGIKOKO MUGAZ GAINDIKO LABORATEGIA

Helburu nagusia da gaitasuna eskuratzea, 4GUNEk prospekzio eta zainketa teknologikoko jarduera egin ahal izan dezan, garapen teknologikoko joerak, aukerak eta nitxoak identifikatzeko EAEko RIS3ren arloetan. Ekimen honi esker, lehen aldiz lotu da 4GUNE Europako beste eskualde batekin. Zehazki, Bordeleko Unibertsitateko VIAinno plataformarekin lankidetzan egin da.

4GUNEk gaitasun horiek eskuratu ondoren, adimen teknologikoko mugaz gaindiko laborategiak adimen teknologikoko ikerketak egingo ditu EAEko RIS3ren arlo lehenetsietan, pilotaje taldeek eskatuta. 2020an, Adimen Teknologikoko Mugaz Gaindiko Laborategia Basque Industry 4.0ren esanetara jarriko da prospektiba eta zaintza teknologikoko lana egiteko, sektorerako interes handieneko oraingo gaiei erantzuna ematea dela helburu. Hala, 2019an 4GUNEn horretarako prestatutako ikertzaileak izango ditu.

Erlazionatutako berriak

Informazio gehiago  4gGune.eus webgunean.