4gune Klusterra

Euskadiko unibertsitate zentroen klusterra, 4.0 industriaren erronka dela eta, enpresa ehunean ahalik eta handiena izan dadin ikerketaren, prestakuntzaren eta transferentziaren eragina

logo-4gune.png 

Deskribapena

Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Hezkuntzako Klusterra, 4GUNE, 2017ko uztailean jarri zen abian, egoera global berrian Euskadiko unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetza sendotzeko, 4.0 industriaren paradigmaren pean.

4GUNE klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila buru dela eta Euskadiko 11 unibertsitate zentroren parte hartzearekin, unibertsitate barruko eta unibertsitate arteko lankidetza eta elkarlana bultzatzea du ezaugarri, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Unibertsitatea-Enpresa 2022 Estrategiarekin bat etorrita, zeinak, azken batean, helburu hauek dituen:

  • Enpresen beharrak eta unibertsitateen gaitasunak identifikatzea, graduko, graduondoko eta bizitza osoko prestakuntzarako eskaintzak garatzeko, bai eta bizitza osoko prestakuntzakoak ere, 4.0 industriaren erronkei erantzun eraginkorrak emateko.
  • Unibertsitateen eta enpresen artean aliantza estrategikoak indartzea. Unibertsitateen, ikerketa eta garapeneko eragileen, enpresen eta sektoreko klusterren artean aliantza egonkorrak sortzea, horien arteko informazio fluxua, lankidetza eta ezagutza transferentzia ziurtatzeko.
  • Hezkuntza eragina handitzea lanbide garapenean, eta Euskadiko unibertsitateen artean koordinazioa sustatzea.

Zientzia, teknologia eta berrikuntzarako euskal sistemaren garapena babestea, eta Euskadiko unibertsitate prestakuntza Europan nazioartekotzea.

 

Zer eragilek esku hartzen duten

  • Euskadiko 4 unibertsitateetako 11 unibertsitate zentrok.
    • UPV/EHU:
      • Bilboko Ingeniaritza Eskola
      • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
      • Gasteizko Ingeniaritza Eskola
      • Zientzia eta Teknologia Fakultatea
      • Farmazia Fakultatea
      • Informatika Fakultatea
      • Kimika Fakultatea
    • Deustuko Unibertsitatea:
      • Ingeniaritza Fakultatea
    • Mondragon Unibertsitatea:
      • Goi Eskola Politeknikoa
    • IMH, Fabrikazioaren Zentro Aurreratua
    • Tencun, Nafarroako Unibertsitatea
  • AIC-Automotive Intelligence Center
  • Confebask, Euskal Enpresarien Konfederazioa
  • Innobasque, Berrikuntzarako Euskal Agentzia
  • SPRI, Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia

 

Euskampus fundazioaren eginkizuna

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 4Gune klusterraren helburuak eta jarduera ildoak diseinatzeko eta gauzatzeko mandatua eman dio Euskampus fundazioari. Euskampus honako jarduera hauetaz arduratzen da, besteak beste:

  • Klusterreko unibertsitate zentroen, Eusko Jaurlaritzaren, parte hartzen duten gainerako erakundeen eta oro har gizartearen arteko harremanak bultzatzea.
  • Klusterraren funtzionamendua dinamizatu eta egituratzea, helburu orokorrei eta espezifikoei kasu eginez.
  • Klusterra Euskadiko Espezializazio Adimendunaren esparru orokorrarekin bat etorraraztea.
  • Nazioartekotzea sustatzea, Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea bereziki nabarmenduta.
  • Burututako mugarri/jarduera nagusiak:
    • Garatutako mugarri nagusiak:
      • Euskal unibertsitate sistemak 4.0 industrian dituen gaitasunen mapa egitea eta bistaratzea.
      • Enpresa + unibertsitatea erronken bidez lotzeko programaren lehen proba pilotua elkarlanean diseinatzea eta abian jartzea.
      • eus webgunea abian jartzea.
      • Lehendakariak 2018ko azaroaren 26an aurkeztu izana jendaurrean.
      • Good Practice Award 2018 UIIN Conference saria lortu izana.
      • Vodafone Deia Innovation saria lortu izana.
    • Egun garatzeko bidean dauden mugarriak:
      • Enpresa + unibertsitatea erronken bidez lotzeko programaren eskala aldatzea.
      • Adimen Teknologikoko mugaz gaindiko laborategia hedatzea, Bordeleko Unibertsitatearekin batera.
      • Lanbide Prestakuntzako Euskal Sistemarekin koordinatzea.

 

Lotutako albisteak

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu 4gune.eus webgunea.