4Gune

Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako unibertsitate hezkuntzako klusterra (4GUNE) 2017ko uztailean jarri zen martxan, Euskadin unibertsitate-enpresa lankidetza indartzeko, Industria 4.0 paradigmaren baitako agertoki global berrian.

cluster4gune.jpg

Kluster gisa eratzean, ekimen horren bidez, elkarren artean lotuta dauden hiru helburu orokor lortu nahi dira:

  • Enpresa beharrak identifikatzea, eta graduko eta graduondoko prestakuntza eskaintzak eta bizitza osoko prestakuntza garatzea, erantzun eraginkorrak emateko.
  • Sektoreetako enpresetan moldakortasun eta enplegagarritasun handiko profesionalak prestatzea, etorkizuneko fabrika adimendunean lan egiteko gai izan daitezen.
  • Aliantza egonkorrak finkatzea unibertsitateen, ikerketa eta garapen eragileen, enpresen eta kluster sektorialen artean, haien arteko informazio jarioa, lankidetza eta atzeraelikadura ziurtatzeko.

Kluster honen ekintzen esparruan, Euskampus Fundazioak idazkaritza teknikoko eginkizuna betetzen du, helburu hauek lortze aldera:

  • Klusterreko kide diren unibertsitate zentroen, Eusko Jaurlaritzaren eta gizartearen arteko harremanak bultzatzea.
  • Klusterraren funtzionamendua dinamizatzea eta egituratzea, haren helburu orokorrak eta espezifikoak aintzat hartuta;
  • Klusterra lerrokatzea, Euskadiko Espezializazio Adimendunaren esparru orokorrarekin;
  • Internalizazioa sustatzea, arreta berezia jarrita Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean.