Agirre Lehendakaria Center

Agirre Lehendakaria Center (ALC) gizarte zientzien arloko diziplinarteko ikasketa zentro bat da, Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU) eta haren Bikaintasun Campusari (Euskampus) lotuta dagoena eta unibertsitate hauen lankidetza jaso duena: New Yorkeko Columbia Unibertsitatea (The Advanced Consortium on Cooperation, Conflict and Complexity - AC4), Seton Hall University eta George Mason University (School for Conflict Analysis and Resolution – SCAR).

ALC_LOGO.jpg

Haren helburua da ikerketako, berrikuntzako eta ezagutzaren difusiorako jarduerak egitea, eraldaketa sozioekonomikoaren arrakasta eredu gisa euskal gizarteari hedatzea ahalbidetu dioten erabakiak eta proiektuak nazioartean partekatzeko eta giza garapen jasangarria bultzatzeko.

Horretarako, nazioarteko ikerketa eta esku hartze proiektu ugari egiten ditu, baita ezagutza hori euskal gizartearekin partekatzeko ekimenak ere. Era berean, azken hamarkadetako euskal eraldaketa esperientzia oinarri hartuta, Euskadik etorkizunean izango dituen erronkei buruzko gogoetak egiten ditu.