2021eko Euskampus Misioak 1.0 Programaren deialdiaren emaitzak

 

Hautatutako 9 proiektuek agerian uzten dute Euskampusen patrono diren erakundeen ikertaldeen arteko osagarritasun maila; izan ere, erantzun bateratuak egitearen aldeko apustua egiten dute, gizarte erresilienteagoak lortzeko eta ozeanoen jasangarritasuna eta balorizazioa sustatzeko. 

river-rafting-g9372f7fd0_1280.jpg

2021eko Euskampus Misioak 1.0 Programaren deialdira aurkeztutako proiektuen panoramikak hainbat ekimen biltzen ditu: batetik, itsas ekosistemetan arrantza jardueren hondakinak isurtzea eta pilatzea –horren duen ingurumen inpaktuarekin– saihesteko alternatibak bilatzea; bestetik, aerosorgailu flotatzaileen –gaindimentsionatuta daude eta karga handiak dituzte interakzio handia dela eta– diseinuak hobetzea, interakzio handia dutelako; eta, azkenik, ekonomia zirkularra erraztuko duten teknologia robotikoen ikertzea. Askotariko ikerketa lerroak, soluzio ugari eskaintzen dituztenak, erronka handiei erantzun bateratuak emateko.

Euskampus Misioak programak ikerketa, prestakuntza eta berrikuntza gaitasunen sare bat sortzeko sortu dira, misio eremu jakin batzuetan misio espezifikoak definitzeko. Horretarako, hainbat ekimen mota aktibatuko dira; horien artean Misioak 1.0 Programa. 

Proiektuei finantzaketa emateaz gain, Euskampusek sare horrekin lan egingo du erronketan oinarritutako eta eragin potentziala maximizatzera bideratutako lan metodologia bat diseinatu eta abian jartzeko. 

Horretarako, mentorizazio, akonpainamendu eta laguntza prozesua garatuko da. Honelakoa izango da:

  • Xedearen definiziotik abiatuko da: Esku hartzeko modalitate bat eta erronka zehatz bat identifikatu nahi dira, hura konpontzen lagunduko duten eraldaketak eragiteko ahaleginak koordinatu ahal izateko.  
  • Inpaktuaren ikuspegitik garatuko da: Inpaktuaren ebaluazioa funtsezko bitarteko bat da heldu nahi zaion erronkaren inguruan sortzen diren aldaketak aztertzeko eta kudeatzeko.

Gogoan izan Euskampus misio bat...

...erantzun kolektibo bat dela.

...Euskampuseko patronatuko kide diren erakundeek zuzentzen dutela.

...eta beste erakunde eta eragile batzuekin hitzartuta dagoela.

...erronka zientifiko, teknologiko, ingurumeneko, kultural, ekonomiko edo sozial handi bat edo horien nahasketa bat jorratzen duten helburu aurredefinitu batzuk lortzeko,

...hezkuntzaren, ikerketaren eta jakintzaren transferentzia eta hedapenaren arloko ekintzen agenda koordinatu baten bidez.

Misioak 1.0 proiektuetarako deialdi honen bidez, proiektu berritzaileak –bai ikerketa helburuaren ikuspegitik, bai metodologiaren eta diziplinarteko lanketa sistemikoaren ikuspegitik– aktibatu nahi ziren, gizarte erresilienteagoak eta ozeanoen jasangarritasuna eta balorizazioa sustatzeko helburuarekin. 

 

Euskampus erakundeei eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemaren (ZTBES) eta/edo Akitania Berrikoaren parte izanik beste horien kide diren erakundeei zuzenduta zegoen programa hau. 

 

Deialdia azaroaren erdialdean abiarazi ondoren, hilabeteko epea ireki zen proposamenak jasotzeko. Ondoren, kanpo ebaluazio bat egin zitzaien, bikaintasuna bermatzeko eta programa hau ekimen berezi bihurtzen duten alderdiak balioesteko: kalitate zientifiko-teknikoa, ikertaldeen egokitasuna, testuinguruan eta interes taldeetan espero diren aplikagarritasuna eta inpaktua, ikertaldeen osagarritasuna eta diziplinartekotasuna eta aurrekontua lan planera egokitzea.

Kanpo ebaluazioan oinarrituta, irizpide hauen arabera hautatu ziren azkenean:

  • Identifikatutako erronkari erantzuten dioten eta eskatu diren edo abian dauden proiektuekiko osagarritasuna.
  • Tokiko, estatuko eta nazioarteko beste deialdi batzuetarako proiekzioa.
  • Diziplinartekotasuna proiektuetan, hainbat interes talde txertatuz, ikasleei arreta berezia eskainiz.
  • Proiektuaren transferentzia eta inpaktu soziala maximizatzeko jarduera osagarriak.
  • Beste proiektu batzuekiko osagarritasuna eta misio eremu bat definitzeko potentziala.

Euskampus erakundeen arteko lankidetza maila oso ona izan da. Ikertaldeak honako jakintza arlo hauetakoak dira:

  • Zientzia Esperimentalak
  • Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Gizarte eta Lege Zientziak

Proiektuek hartzen dituzten diziplinen artean, espektro zabal bat dago, adimen artifiziala, zibersegurtasuna, ekonomia zirkularra, itsas inguruneko energia berriztagarriak, klima aldaketaren egokitzapena eta aukerak, batzuk aipatzearren.

Euskampusen kolaboratzen duten erakundeek 115.000 euroko funts bat erabili dute lankidetza sustatzeko, proiektu horiek garatzeko kofinantzaketa eskema baten bidez. Horietako askok beste finantzabide osagarri batzuk dituzte, eta guztiek beste programa batzuetatik (EAEkoak, Estatukoak eta Europakoak) funts gehiago lortzea dute helburu, planteatutako ikerketa ildoetan aurrera egiten jarraitzeko.

 Captura de pantalla 2022-03-16 a las 10.11.18.png

Hauek dira hautatutako 9 proiektuak, bi modalitateen arabera:

Gizarte erresilienteak

  1. ZIRKBOTICS: Research in robotic enabler technologies for the circular economy, by means of automation of processes of disassembly, dismantling and remanufacturing.

INDamien Sallé, Tecnalia

INBeñat Landeta Manzano, UPV/EHU

INChristophe Merlo, Estia-Research

  1. PLASFITO: Fate and effect of the microplastics, nanoplastics and additives coming from the degradation of fishing. S

IN Edgar Dusacre, Bordeleko Unibertsitatea (UB)

IN Miren Pilare Cajaraville, UPV/EHU

  1. 0: Cyber Resilience for Industry 4.0.

IN Jasone Astorga Burgo, UPV/EHU

IN Toufik Ahmed, Bordeleko Unibertsitatea

IN Leo Mendiboure, Gustave Eiffel Unibertsitatea

  

Ozeanoak eta urak

  1. ValDesMar: Valorización de desechos marinos en biopolímeros de alto valor añadido: selección y propuesta de procesos, cuantificación de la reducción de los impactos ambientales y análisis de la rentabilidad económica 

IN Erlantz Lizundia, UPV/EHU

IN Maider Iturrondobeitia, UPV/EHU

IN Veronique Coma, Bordeleko Unibertsitatea

  1. HEMEN: Hormigones ecológicos para estructuras marinas de captación de energía. 

IN Juan José Gaiter Redondo, Tecnalia

IN Aitor Barquero, UPV/EHU

  1. REDISH: Relación entre la dinámica sedimentaria y la hidrodinámica en la plataforma continental de la CAPV. 

IN Néstor Vegas Tubía, UPV/EHU

IN Aldo Sotolichio, Bordeleko Unibertsitatea (UB) 

  1. CpDeFOWT: Aerosorgailu flotatzaileen kontrolaren diseinu bateratua / Codiseño de control de aerogeneradores flotantes. 

IN Josu Jugo, UPV/EHU

INEider Robles, Tecnalia  

  1. DIA: Diagnósticos de salud estructural de las plataformas eólicas offshore con técnicas de Inteligencia Artificial. 

IN David Pardo, UPV/EHU

IN Vicenzo Nava, Tecnalia

IN Al Hashemian, BCAM

  1. URPEKARI: Itsas Energiarentzako Urpekari Autonomoen Diseinu Taldea, Grupo de diseño de Vehiculos Submarinos Autonomos para Energías Marinas, AUUV design group. 

IN Iñigo Martínez de Alegría, UPV/EHU

IN Lidia Rodríguez Mendez, UPV/EHU

IN Joseba López Mendia, Tecnalia

Misioak 1.0 Programa. Euskampus Fundazioak erronka handiei erantzun bateratuak emateko aukerak sortzen dituzten ekimenen garapenari egindako ekarpena. 

Kontsultatu deialdiaren testu osoa hemen.