Sandra Barrio

 

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean graduatua Deustuko Unibertsitatean (2017). Nahiz eta nire lan bizitza bankuen munduari lotuta egon den, arlo horrek aukera eman baitit ikasteko pertsonekin konfiantza sortzen eta eragozpenak ahalik eta ondoen erabiltzen, beste arlo batzuetan prestakuntza jasotzen jarraitu beharra nuen.Horregatik, Kultur Kudeaketako Materra (UOC, 2019) eta  Erantzunkizun Sozial Korporatiboko eta Iraunkortasuneko Masterra (Salamancako Unibertsitatea, 2021) egin nituen. 

2021ean, nire karrerari 180º-ko bira eman, Euskampus Fundazioko taldean sartu eta Jakintza Guneak eta Programak arloetan ari naiz lanean.

Pertsona aktiboa naiz eta taldean lan egitea dut gogoko; benetan gustatzen zait egiten dudanarekin konprometitzea eta dudan onena ematea. Modarekin eta artearekin maiteminduta nago eta horien zale amorratua naiz; bidaiatzea da gehien gustatzen zaidana, zalantzarik gabe, lekua bost axola zaidalarik, nahikoa baitut esperientzia berriak aurkitzeko plazera sentiturik.