Ruth Mayoral López

Neurriko Programen arduraduna naiz Euskampus Fundazioan eta eragileen arteko zeharkako lankidetza eta unibertsitatearen eta lurraldeko gizarte ehunaren eta ehun ekonomikoaren arteko gaitasun transferentzia sustatzera bideratutako programak egin eta ezartzeaz arduratzen naiz. 

Soziologian lizentziaduna naiz (UPV/EHU, 2009), eta ondoren Gazteria, Ikasketak, Ikerketak, Politika eta Profilak masterra ikasi nuen (UPV/EHU, 2010). Gaur egun nire doktorego tesiaren azken txanpan nago. Gizarte Zientzietako Ikerketa Ereduak eta Arloak programaren barnean ari naiz, Imanol Zubero zuzendari dela, eta hiri eraldaketa eta eraldaketok birbideratzeko tokiko ekimen sortzaileek izan dezaketen ahalmena dira aztergaiak.

Azken hamar urteetan eraldaketa integraleko prozesu batean murgilduta dagoen Bilboko Zorrozaurre uhartean aritu naiz lanean. Industria osteko penintsula eta auzoa zena zerbitzu uharte bihurtzeko prozesu horretan, bien bitartean izan da ideia nagusia jardun praktikoan. Atzerriko hainbat ekimenetan eredu gisa hartu dute jardunbide hori eta sari instituzional eta pribatuak jaso ditu. Erakunde baten zuzendaritzan eta kudeaketan inplikatuta egotea funtsezkoa izan da askotariko elkarteen arteko proiektuak bultzatzeko eta diziplina arteko sareak ehuntzeko dudan gaitasunean.

2019. urtean, nire ibilbideari beste norabide bat ematea erabaki dut, nire gaitasunei probetxu ateratzeko unibertsitateari loturiko bide bati helduta, alderdirik pragmatikoenari, hain juxtu. Hala, gizarte eragin handiko taldeetan eta proiektuetan nire ekarpena egiten jarraitu ahal izango dut. Urte horretan bertan, Euskampusen taldean sartzeko zortea izan dut.

Bizitzan, lanean bezala, uste osoa dut besteen ikuspegian eta lanean, positibotasunean, ikasteko eta hobetzeko gogoan, eta ikuspegi kritikoa eraiki eta faboratu dezakeen guztiari erreparatzen ahalegintzen naiz. Aniztasunari, lankidetzari eta begiruneari. Emandako hitzarekiko konpromisoari. Nire (des)konexio lekuak igerilekua eta nire familiak Errioxan duen baratza dira.