Julieta Barrenechea

UPV/EHUren IKD GAZtE proiektua nazioarteko bihurtzeaz arduratzen naiz (Euskampusen testuinguruan), eta IdEx Bordeaux ekimenaren (Bordeleko Unibertsitateko bikaintasun campusa) eta Euskampusen arteko Europako Bikaintasun Campusaren hedapenean laguntzen dut.

Soziologian lizentziatua naiz (UBA), Zientziaren eta Teknologiaren Kudeaketako Ikasketa Aurreratuen Diploma atera nuen UPV/EHUn eta Zientziaren Filosofiako doktorego tesia egiten ari naiz UPV/EHUn. Goi mailako hezkuntzako ikasleen ekimenak eta kultura ekintzailea sustatzea helburu duten GAZE programaren (Gipuzkoa) eta IKD GAZtE proiektuaren (UPV/EHU) idazkaritza teknikoa koordinatzen dut. CONICET bekei esker (Argentina), ikertzaile izateko prestakuntza jaso nuen, eta UPV/EHUren Sánchez-Mazas Katedrako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareen Ikerketa eta Kudeaketa Eremuan parte hartzen dut.

Ikastaroak ematen ditut UPV/EHUren Berrikuntza eta Jakintzaren Gestioa Unibertsitate Masterrean. Gai hauei buruzko ikerketa eta esku-hartze proiektuak garatu ditut: konektibitatearen ebaluazioa jarduera zientifikoan eta ezagutza sare hedatuak, gizarte berrikuntza, kultura ekintzailea eta ikasleen jabekuntza hezkuntza berrikuntzaren esparruan, kudeaketa parte hartzailea eta ingurumen arriskuen gobernantza instituzionala. Zorte handia dut; izan ere, gustuko ditudan gaiekin lan egiten dut, eta nire lankideak gazteak eta balio handikoak dira.

Bereziki etapa honetan, asko pozten nau hezkuntzan aldaketa garrantzitsuak egiten saiatzen den talde honetan parte hartzeak, aukerak badaudela eta “paisaia ez dela zerumugan amaitzen” sentituz.