Jone Espilla

Proiektu analista naiz Euskampus Fundazioan.

Enpresa Zientzietako eta Nazioarteko Merkataritzako diplomatura egin nuen Bilboko Merkataritza Ganberan (2009) eta Enpresen Zuzendaritzako Gradua Parisko Novancia Bussines School unibertsitatean (2011). 2018an, Eragiketen Zuzendaritza eta Kalitateko Masterra egin nuen UNIRen, eta 2020an Project Management Professional (PMP) ziurtagiria eskuratu nuen Mondragon Unibertsitatean.

Nire ibilbide profesionalak industriarekin izan du lotura, zehazki aeronautikaren sektorearekin. Arlo horrek aukera eman dit abiada bizian aurrera egiteko, hala esparru pertsonalean nola profesionalean, exijentzia maila handiko mundua baita. Nazioarteko eragileekin lankidetzan eta elkarreraginean aritzeko aukera izan dut, ikuspegi desberdinetatik: hasiera batean, bezero gisa (beren arloetan adituak ziren pertsonengandik ikasiz), eta, beranduago, hornitzaile gisa (goi mailako bezeroei zerbitzu emanez). Orain erronka profesional berri bat sortu zait Euskampus Fundazioan, eta ilusio handiz heldu diot.

Alaia naiz eta jakin-min handia izan ohi dut. Horri esker, bide jakin batzuk hartu ditut nire bizitzako hainbat momentutan. Euskaldun izateaz gain  “munduko pertsona” gisa dut nire burua , zorionez munduko hainbat tokitan bizitzeko aukera izan baitut: Cork (Irlanda), Guayaquil (Ekuador), Paris (Frantzia), Pau (Frantzia) eta Chios (Grezia).

Konfiantza dut pertsonengan eta eboluzioan, baina ez oztopoetan; hori horrela, uste dut beste mundu bat sortzera irits gaitezkeela.