Itxaso Etxebarria

Komunikazio koordinatzailea naiz Euskampusen eta, era berean, Fundazioko diziplina anitzeko proiektuak kudeatzeaz arduratzen naiz.

Euskampus taldeko kide naiz 2012 ezkero. Une horretatik aurrera, dudan profil balioaniztunari eta laueleduna izateari esker, askotariko izaera eta konplexutasuneko aupadei aurre egin diet, Fundazioko administrazio eta finantza eremuan lagunduta eta Ezagutza Guneen lankidetza ikerketan; zehazki, Komunikazio Globaleko Heraklito Gunean.

Filosofia eta Letretan lizentziaduna, Ingeles Filologiako sekzioan, Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate ikasketa Université de Pau-et des Pays de l’Adour-en osatu nituen. Masterra Kanpoko Merkataritzan UPV/EHUko Elkano Enpresa Ikasketen Eskolan (MACEX), masterra Enpresa Kudeaketan UPV/EHUko Bilboko Ingeniari Eskolan (GECEM) eta Euskaliteko ebaluatzailea. Egun European Master on Multilingualism and Education ari naiz ikasten, UPV/EHUko Filosofia Hezkuntza eta Antropologia Faktultatean, DREAM, Donostia Research Group on Multilingualism and Education ikertaldea buru dela.

Hollister-en (Kallfornia, AEB) biz izan naiz. Bertan amaitu nituen bigarren hezkuntzako ikasketak. Erresuma Batuan ere bizi izan naiz. Bertan, ikasle taldeen ikastaro-egonaldien arduradun aritu naiz. Gainera, Frantzian unibertsitate ikasketak egin nituen.

Esparru profesionalean, irakasle titular izan naiz Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Eskolan eta Bilboko Merkataritza Ganberan, UPV/EHUko Goi Mailako Ingeniari Eskolan, Enpresa eta Administrazio Publikoan (Bizkaiko Foru Aldundia, BBVA eta Petronor, besteak beste). Oso urte atseginak izan ziren. Irakaskuntzak zentzua ematen dio zure lanari, sarritan hori sozialki behar adina aintzatesten ez bada ere. Baina, bokaziozkoa bada, barne onura handiak dakartza.

Administrazio Publikoan ia 7 urte eman ondoren, udal artxibozainaren alboko gisa, eta Getxoko Udaleko Kalitate Batzordeko kide gisa, aholkulari aritu nintzen Estrategia Localekin eta EUDELekin, Bizkaia eta Gipuzkoako euskal udaletan Tokiko Berrikuntza Agendak hedatzen.

Izugarri gogoko dut mugitzen gareneko errealitatearen egituraketei buruzko ele anitzetako azterlana, baita ikuspegi soziolinguistikoetako aldearekin lotutako ikusmina, eta hizkuntzen aniztasuna eta haien karga kultural inplizitua aplikatzen dituzten metodologiak miatzearen potentziala. Agian, horregatik jarraitzen dut ikasten. Beti adi nago inguruan ditugun profil soziokulturalen truke emozionalari eta horien interpretazioei.

Oso “spinning” zalea naiz, edo, besterik gabe, bizikletan ibiltzea gustuko dut. Deskonektatzen eta nire endorfinen maila puntuan jartzen laguntzen didate. Grina pribatu bat? Musika, bere bertsio guztietan, eta, jakina, naturak egunero eskaintzen digun edertasunari so egitea, doako pribilegio horrekin gozatzea eta nire 3 seme-alabei erakustea.