Iñigo Puertas Paz

Euskampuseko Eragin arloko arduraduna naiz, eta erakundearen barruan eraginen araberako kudeaketaren estrategia garatu eta sustatzen dut.

Gizarte Langintzan graduduna naiz, Gizarte Eraikuntzarako Etika Masterra egin nuen Deustuko Unibertsitatean, eta 2020tik Giza Eskubideetako doktorea naiz, erakundeen eraginaren ebaluazioaren espezialitatean, etikaren ikuspegitik.

2020ko uztailean sartu nintzen taldean, erakundeen eraginaren ebaluazioaren arloan eskuratzen joan naizen eskumen eta gaitasunak garatu eta indartzeko erronka onartuta.

Aurretik, Deustuko Unibertsitatean aritu nintzen irakasle, Gizarte Langintzako Graduan eta Gizarte Langintza eta Gizarte Heziketako Gradu Bikoitzean. Zehazki, Gizarte Zientzien Ikerketa Kuantitatibo eta Kualitatiboari lotutako irakasgaiak ematen nituen. Deustuko Unibertsitateari lotuta, enpresa etikaren arloko aditu eta prestatzaile gisa ere egin dut lan. Esperientzia profesionala daukat, halaber, esku-hartze sozialaren esparruan, bereziki gizarte-bazterkeriako egoeran dauden kolektiboekin.

Ikastea eta erronka berriei aurre egitea gustatzen zait. Aisialdian, irakurri, idatzi edo edozein esperientziaz gozatu ohi dut; batez ere esperientzia hori kulturari lotuta badago, inspiratzen banau eta nire hazkuntza pertsonalari laguntzen badio.