Ibon Iturriaga Uriarte

Ikerketa programen arduraduna naiz. Nire egitekoa, Euskampusen, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sistema osoan nahiz ehun sozioekonomikoan eragin potentzial handia duten, eta lankidetzakoak edo eragileak diren programak eta proiektuak diseinatzea, gauzatzea, eta horien jarraipena eta ebaluazioa egitea da.

Ekonomia Zientzietan lizentziatu nintzen UPV/EHUn, Ekonomia Matematikoaren espezialitatean. Horrez gain, ikertzeko gaitasuna eta Ekonomia eta Ogasun Publikoetako Ikasketa Aurreratuen diploma eskuratu nituen UPV/EHUn; eta aldi horretan, Eusko Jaurlaritzako doktorego aurreko bekadun izan nintzen. Balorazio kontingenteko eta ongizate ekonomiako doktorego ikastaroak egin nituen Göteborgeko Unibertsitatean. Ondoren, lehiakortasun eta eskualdeko garapeneko executive master bat egin nuen Deustuko Unibertsitatean.

Aholkularitzan hasi aurretik, irakasle elkartu izan nintzen Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Mikroekonomia eta Jolasen Teoria irakasgaiak eman nituen. Ondoren, aholkularitzan nenbilen bitartean, Deustuko Unibertsitateko (Komertziala) Politika Ekonomikoko irakasle ere izan nintzen.

Nire karrera profesionalaren zatirik handiena aholkularitzara lotuta egon da, Eskualdeko Garapenaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren arloetan; eta Socintec, Azertia, Indra eta Minsait enpresetan egin dut lan, besteak beste.

Ibilbide horretan zehar, administrazio publikoentzako estrategiak diseinatzeko prozesuetan parte hartu dut; hala nola, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planetan, Unibertsitate Planetan edo RIS3 Estrategietan. Horrez gain, aholkularitza estrategikoaren esparruan, sektore pribatuan ere lan egin dut, non enpresa eta erakunde klusterrentzako berariazko estrategiak garatu ditudan.

Estrategia horien ezarpenari dagokionez, azpiegitura zientifiko-teknologikoak eta I+G+b arloko laguntza baliabideak martxan jartzeko planak diseinatzeko prozesuetan parte hartu dut, eta askotariko proiektuak ere gauzatu ditut lankidetzari, nazioartekotzeari, inbertsioak erakartzeari eta norgehiagoka programetan parte hartzeari lotutako erronkei erantzuteko. 

Politika publikoen zikloa osatzeko, Berrikuntza Sistemen, erakundeen eta baliabideen jarraipen, ebaluazio eta eragin analisiak ere egin izan ditut.

 

Ikastea gogoko dut. Eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza maite ditut.