Ekhi Atutxa

Ikerketaren eta Programen arduraduna naizen heinean, nire egitekoa da Euskampusen helburu estrategikoei erantzuten laguntzen duten azterlanak diseinatu eta gauzatzea ikerketaren esparruan; baita agenteen arteko zeharkako lankidetza eta Unibertsitatearen eta lurraldeko gizarte eta ekonomia sarearen arteko gaitasunen transferentzia bultzatuko duten programak prestatu eta ezartzea ere.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (2007). Master bat egin dut Garapen Globalizazioan Hegoa Institutuan (UPV/EHU, 2013), baita Berrikuntzaren eta Jakintzaren Kudeaketako master bat UPV/EHUn (2011) eta Zuzendaritza Garapeneko MBA bat ere Deustuko Unibertsitatean (2007).

Espezializatuta nago diagnostiko eta plangintza estrategikoan; politika publikoak zehaztu eta ebaluatzeko aholkularitzan; garapen prozesuen analisian; eta proiektuen kudeaketan, kontrolean eta ebaluazioan. Deloitte-n hasi nuen nire ibilbide profesionala, Administrazio Publikoetarako Aholkularitza Estrategikoan eta Eragiketen Aholkularitzan. Urte batzuren ondoren, senior aholkulari izatera iritsita, erabaki nuen nire ibilbidea esparru akademiko-zientifikora berbideratzea, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko Civersity ikertaldean parte hartuta. Azken sei urteetan, murgilduta egon naiz, batik bat, hiri soziologiarekin eta gizarte mugimenduekin lotutako politika sozialen eta ikerketen eragin ekonomiko eta sozialaren bidezko ebaluazioarekin zerikusia duten proiektuetan. 2014 ezkero, Nazioarteko Merkataritzako eta Ekonomia eta Enpresa Diplomaziako unibertsitate irakaslea naiz.

Nire ibilbide akademikoa eta profesionala errealitatea ulertzen dudan moduaren isla zehatza da. Esparru pertsonalean, oso atsegin dut nahasi eta fusionatzea, ez soilik jakintzak eta ezagupenak. Benetan gogoko dut sozialki eraikitako kategorien muga porotsuetan ibiltzea eta horiek eztabaidan jartzea eta aniztasunari heltzea. Justizia sozial eta ekologiko handiagorantz bideratzea beharrezkoa dela sinetsita, eta nire inkongruentziez zati batean jabetuta, saiatzen naiz egun nagusi den paradigma sozioekonomikoa neurri batean eraldatzen lagunduko duten hautabideak proposatzen. Mendia da (des)konexioko nire lekua.