Cécile Agullo

Atzerriko Letretan eta Hizkuntzetan diplomatua, Tourseko Unibertsitatean Atzerriko Hizkuntzetan eta Nazioarteko Merkataritzan Master bateko tituluduna, Espainian hasi nuen nire ibilbide profesionala, komunikazioaren eta marketinaren arloan.

Bordelera bueltatuta, 2007an, export manager izan nintzen ikusizko ekoizpeneko enpresa batean; gero, ibilbide profesionalaren norabidea aldatu nuen, eta, Iparraldean instalatuta, nire kontura lan egin nuen irudiaren sektorean ia 10 urtez.

Mugaz gaindiko inguru batean bizi nintzenez, gure Euskadi-Akitania lurraldearen barruko harremanetan eta trukeetan parte hartu nahi nuenez eta kultura-aniztasuna gogoko dudanez, 2018an, berriz ere ikasten jartzea erabaki nuen, eta Pau eta Pays de l'Adour Unibertsitatearen (UPPA-Baiona) “Mugaz gaindiko eta lurralde arteko lankidetza” masterra egin nuen.

2020an, proiektuetako teknikari hasi nintzen Euskampus Fundazioaren lantaldean, Oceani3 mugaz gaindiko unibertsitate arteko proiekturako, eta, 2021ean, Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien programan kolaboratzen hasi nintzen.