Lege informazioa

Atari honetako informazioak edo edukiak Euskampus Fundazioaren, beraren erabiltzaileen edo beste batzuen jabetza intelektualekoak direnean, webguneko orri-oinetan agertzen den Creative Commons CC BY-NC-SA lizentziaren mendekoak izango dira. Edukiren batek berezitasunen bat baldin badu jabetza intelektualeko eskubideei dagokienez eta atariko lizentzia orokorretik zer edo zertan aldentzen bada, argi eta garbi adieraziko da zein lizentzia dagokion edo, bestela, eskubide guztiak erreserbatuta dituela.

Jabetza industrialeko eskubiderik baldin badago, Euskampus Fundazioarenak izango dira (Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribatua) edo beren legezko jabeenak eta erreserbatuta egongo dira guztiak. Euskampuseko kideek Euskampusen irudia erabil dezakete, aurretik baimena eskatuz gero. Horretarako, mezua bidali “info@euskampus.eu” helbidera edo deitu telefono honetara: 946015750.