Guri buruz

Euskampus Fundazioa 2011ko uztailaren 19an eratu zen, eta haren kide fundatzaileak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Tecnalia Korporazioa eta Donostia International Physics Center (DIPC) izan ziren. Fundazioa erakundeen arteko tresna gisa eratu zen, UPV/EHUren Nazioarteko Bikaintasun Campus (CEI) - Euskampus proiektua gobernatzeko eta kudeatzeko. Proiektu estrategiko hori oso konplexua zen; izan ere, haren erakunde arteko izaera dela zela, misio eta kultura desberdineko erakundeak elkartzen zituen. Gainera, proiektu horren ikuspegiak eta jarduerek denbora tarte luzeak eskatzen zituzten, beren irismena neurtzeko eta erakunde sustatzaileetan barneratzeko ere.

2012. urtean, hiru erakunde pribatu berri sartu diren Euskampus patronatura: Ormazabal-Velatia taldea, CAF eta Kutxabank. Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioa ere orduan sartu zen. Horrela, CEI Euskampusaren aldeko erronka bera indartu zen, baita proiektuaren izaera publiko-pribatua ere, Euskal Herriko produkzio, ekonomia eta berrikuntza ehunaren eragile sendoak sartzearekin batera. Horrez gain, ohorezko patroi izendatu zen Manuel Tuñon de Lara jauna, artean Bordele 2 Unibertsitateko errektorea eta, 2014. urteaz geroztik, Bordeleko Unibertsitateko presidentea.
CEI Euskampus proiektua 2015ean amaitu ondoren, Kutxabank Euskampus Fundaziotik atera zen, ordurako finkatuta zegoelako Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies, nazioarteko programa bat, hasieratik bultzatu zuena.

firma-etxenike-4.jpeg.jpeg

2016. urtean, CEI Euskampus proiektua arrakastaz amaitu ondoren, gogoeta estrategiko bat jarri zen martxan, 2016-2020 aldirako Plan Estrategiko berria eman zuena. Plan horrek Euskampus Fundazioaren hasierako erronka baieztatu zuen, UPV/EHU, Tecnalia eta DIPC elkarketaren erakunde katalizatzaile gisa. Etapa berri honetan, Bordeleko Unibertsitatea Euskampus Patronatura sartu da, kide berri gisa. Hala, Bordeleko Unibertsitatea 2017ko ekainean sartu zen Ofizialki Euskampusean, eta horrekin batera, Bordele-Euskampus mugaz gaindiko campusaren esparruan bi unibertsitateek ezarritako nazioarteko lankidetzarako aliantza indartu zen. Era berean, bide berriak zabaldu ziren Bordeleko Unibertsitatea lankidetzan jardun zedin, Euskampuseko gainerako erakundeekin eta, oro har, Euskal Herriko erakundeekin.