Zientzia Kimikoetako lizentziaduna

Euskampus Fundazioa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB) sustatutako irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Zientzia Kimikoetako lizentziadun baten bila ari da, iskemia eredu baterako arratoi garunaren sekzioetan lipidoak detektatu eta identifikatzeko proiektu baterako.

Funtzioak:

Honako hauek izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:

  • Arratoi garunaren ehun sekzioak ebakitzea.
  • Laginak sublimatzeko prestatzea.
  • Datuak eskuratzea MALDI-IMS teknika erabiliz.
  • MALDI-IMSren datuak aztertzea, lipidoen identifikazioa eta analisi estatistikoak barne.

Baldintzak:

  • Zientzia Kimikoetako lizentziaduna izatea.
  • Master bat izatea.
  • Ahozko eta idatzizko komunikaziorako trebetasunak.

Kontuan hartuko ditugun beste ezaugarri batzuk:

  • Autonomoa, proaktiboa eta ekintzailea izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
  • Emaitzei begira egotea.
  • Oso motibatuta egotea.

Eskaintza:

Obra eta zerbitzuko kontratu bidez, berehala laneratzea, lanaldiaren % 100ean, 2019ko azaroaren 1etik 2020ko martxoaren 31ra arte. Diziplina anitzeko talde batean, nazioarteko potentzial handiko ikerketa lerro batean parte hartzea. UPV/EHUko doktore ez diren ikertzaileen kontratuaren soldata baliokidea.

Interesdunek beren curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali behar dute info@euskampus.eu helbide elektronikora euskampus#27 erreferentziarekin, 2019ko azaroaren 7a baino lehen.