Telekomunikazio Teknologiako ingeniaritzan graduatutakoa

Euskampus Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), TECNALIA RESEARCH & INNOVATION fundazioak eta Donostia International Physics Center institutuak (DIPC) fundatutako lukuru asmorik gabeko erakundeak, Telekomunikazio Teknologiako ingeniaritzan graduatutako pertsona bat kontratatu nahi du lanaldiaren % 50ean “Mendeldar gaixotasun neurologikoak dituzten euskal populazioen funtzionamendu kognitiboa eta Genomika/Neuroirudia elkartzea” izeneko proiektuan jarduteko.

 

Eginkizunak:

Honakoak izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:

  • Neuroirudiak aurre prozesatu, burmuineko konektibitaterako sareak lortzeko.
  • Azterketa klinikoak diseinatu, aurkitutako sareetako batzuen arteko desberdintasunak edireteko.
  • Burmuinaren adierazpen genomikoaren mapak lortu.
  • Genomika/Neuroirudia elkartzea.
  • Genomika/Neuroirudia elkartzea eta ebaluazio neuropsikologikoa.

 

Baldintzak:

  • Telekomunikazio teknologien ingeniaritzako gradua.
  • Neuroirudiei buruzko azterketetan gaixo neurologikoekin izandako esperientzia.
  • Ingelesaren B2 ziurtagiria.

 

Balioets daitezkeen bestelako elementuak:

  • Autonomia eta ekimenerako gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Ingelesezko ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasunak.

  

Eskaintzen da:

Berehalakoan hasiko da lanean lanaldiaren % 50ean, obra eta zerbitzuko kontratuaren bidez 2019ko irailaren 30era arte.

Nazioartera zabaldu eta lurraldean sustraitutako proiektu bizigarri batean parte hartzea.

 

Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte info@euskampus.eu helbide elektronikora, #euskampus23 erreferentziarekin, 2019ko uztailaren 3ra arte.