Programen Arduraduna

Euskampus Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak sustatutako irabazi asmorik gabeko erakundeak, pertsona bat behar du talde exekutiboan, programen arduradun aritzeko.

Testuingurua

Euskampus Fundazioak ibilbide egiaztatua du programa eta proiektu estrategiko eta operatiboak askotariko eragileekin (unibertsitateak, teknologia guneak, ikerguneak, Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, Euskadi-Akitania-Nafarroa euroeskualdea eta beste asko) batera garatzen eta ezartzen. Bultzatzen edo parte hartzen dugun programa guztietan eta gure proiektu guztietan, egiazko elkarlana, lidergokidetza, elkarrekiko konfiantza, inklusibitatea, kultura aniztasuna, eleaniztasuna, eskuzabaltasuna, gizarte erantzukizuna eta beste balio batzuk sustatzen ditugu, erronka sozial eta globalei erantzuten laguntzeko.

Proiektu eta jarduera tipologia hauek dira horren erakusle:

  • Euskampusen erakunde patronoen, administrazio publikoen eta erakunde sozialen plan estrategikoak definitzen eta operazionalizatzen elkarlanean aritzea, eta, horretarako, neurrira egindako proiektu eta programak diseinatu eta gauzatzea.
  • Gaitasun zientifiko eta teknologikoak indartzeko, talentua erakartzeko, egitura zientifiko, teknologiko eta soziala profesionalizatzeko, eta abarrerako programak (ikerketakoak, prestakuntzakoak, trukekoak, eta abar) pentsatu, diseinatu eta prototipatzea.
  • Teknologia eskaintzaren eta eskariaren arteko bitartekaritza proiektuak egitea; esaterako, arlo estrategikoetako ikerketa kolaboratiboa laguntzeko Elkartek programan sar litezkeenak.
  • Proiektu europarrak egin eta sustatzea Erasmus+ eta Horizon Europe programetan; betiere, Patronatuko erakundeen edo administrazio publikoen ikuspegi, helburu estrategiko eta proiektuei estuki lotuta.
  • Proiektu bulegoak (PMO) osatzea eta laguntza teknikoak ematea, hauetarako:
    • Estrategia eta plan zientifiko eta teknologikoak garatzea eta horien jarraipena egitea.
    • Aldaketa kudeatzea eta gobernantza eremu berriak ezartzea.
    • Erakundeek partekatutako aginte koadro integralak ezartzea.
  • Lantegiak, udako ikastaroak, mintegiak, eta abar antolatzea eta egitea, euskal erakunde zientifiko eta teknologikoen eta tokiko nahiz nazioarteko eragile sozialen (erakunde sozialak, enpresak, kluster industrialak, administrazio publikoak eta gizartea, oro har) artean ezagutza transferitzen eta partekatzen laguntzeko.

Programen arduradunaren egitekoa

Euskampusen patronoek, administrazio publikoek edo bestelako erakunde sozialek goi mailako hezkuntzaren, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko planifikazio estrategiko eta operatiboarekin erlazionatuta sustatzen dituzten programa eta proiektuak diseinatu eta gauzatzea, bai eta horien jarraipena egitea eta laguntza teknikoa ematea ere. Horrez gain, sortutako balio eta inpaktu soziala baloratzea eta neurtzea, eta proiektu eta programen berri ematea hainbat foro eta ekitalditan.

Eginkizunak:

Honako hauek izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak eta zereginak:

  • Goi mailako hezkuntzaren, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko proiektu eta programa estrategiko eta operazionalak diseinatu eta gauzatzea.
  • Proiektu eta programen proposamenak egitea, horiek aurkezteko eta Euskampusen egitekoa lortzeko estrategikoak diren erakundeek onartzeko.
  • Informazioa analizatzea eta laburbiltzea, proiektu eta programak osatzeko eta bere erantzukizunpeko proiektu bakoitzean behar diren entregagaiak (txostenak, benchmarkingak, azterlanak, analisiak, eta abar) egiteko.
  • Datuak bildu, asimilatu eta analizatzea, eta konponbideak identifikatu eta oinarritzeko tresnak eta prozesu normalizatuak erabiltzea.
  • Euskampusen barne proiektuetan kudeaketa egitea eta laguntza teknikoa ematea, bai eta beste erakunde batzuekin batera egiten diren proiektuetan ere.
  • Euskampus, proiektu eta programak egiteko, lankidetzan aritzen den erakunde hartzaileekin kudeaketa egitea eta elkarrizketa zuzena izatea.
  • Proiektu eta programak egiten parte hartzen duten ekipoak kudeatzea. Beste profesional batzuekin koordinatzea, kalitate handiko lana egiteko; hartara, esperientzia optimoa bermatzeko erakunde kolaboratzaileei (patronoak, administrazio publikoak, enpresak, erakunde sozialak, eta abar).
  • Antolatzeko modu ezberdinak baina helburu sozial eta global berberak dituzten erakundetako ekipoak eta pertsonak dinamizatzea, orientatzea eta lerrokatzeak.
  • Lantegiak, udako ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, eta abar antolatzea eta egitea, ezagutza transferitu eta partekatzeko.
  • Egindako jardueren berri ematea hemen bertan eta nazioartean, Euskampus eta bere erakunde estrategiko eta nuklearrak goi mailako hezkuntzaren, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren erreferentziako eragile bilakatzeko.

Betekizunak:

  • Graduko eta graduondoko unibertsitate titulua izatea. Desiragarria litzateke gutxienez horietako bat gizarte zientzien arlokoa izatea (ekonomia, soziologia, politologia, nazioarteko harremanak, kazetaritza, eta abar).
  • Lanposturako eta proposatutako eginkizunetarako garrantzitsua den bost eta hamar urteko esperientzia profesionala izatea. Horietatik gutxienez hiru aholkularitza estrategiko eta operatiboaren arlokoak izan behar dira, eta esperientzia izan behar du plan estrategikoak eta berrikuntza agendak egiten, programa eta/edo politikak definitzen eta proiektuak ebaluatzen, besteak beste.
  • Esperientzia frogagarria izatea proiektu bulegoak (PMO) osatzen eta laguntza teknikoak ematen.
  • Ingeleseko eta euskarako C1 maila izatea.

Gainera, oso positiboki baloratuko dira hauek:

  • Esperientzia profesionala izatea unibertsitate irakasle gisa edo Euskadiko arlo zientifikoko eta teknologikoko ikertzaile gisa (teknologia guneak, unibertsitateak, BERC guneak, ikerketa kooperatiboko zentroak, eta abar), eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema ezagutzea.
  • Doktore titulua izatea eta tesia une honetan egiten egotea.
  • Nazioarteko esperientzia izatea.
  • Frantseseko C1 maila izatea.

Espero diren gaitasunak:

  • Gaitasun analitikoa izatea eta gizarte zientzien metodologia kuantitatibo eta kualitatiboak menderatzea.
  • Arazoak kontzeptualki eta sormenez konpontzeko gaitasuna izatea.
  • Garapen autonomoa izatea, eta arazoei modu pragmatikoan heltzeko eta arazoak ebazteko ikuspegia izatea.
  • Erronkaz beteta dagoen eta dinamikoa eta eskakizun eta errendimendu handikoa den ingurune batean konpontzeko gai izatea.
  • Jarrera profesional positiboa izatea eta lehentasunetan izan daitezkeen aldaketetara egokitzeko gai izatea, taldean konfiantza sorrarazteko.
  • Lidergoa eta jarrera proaktiboa izatea proiektu berriak proposatzeko eta aukera berriak detektatzeko orduan.
  • Dibertsitatea eta kultura aniztasuna kudeatzea.

Zer inpaktu sortuko duzu?

Zure lanak inpaktu garrantzitsua izango du egunero, eta zure ibilbide profesionala integrazio, lankidetza, emaitza bikain eta indarreko kultura dinamiko batean garatuko da, dibertsitatea oinarri izanik. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren erakunde nuklear izanik eta gure patronoek (UPV/EHU, Tecnalia, DIPC, Bordeleko Unibertsitatea, Ikerbasque, Ormazabal eta CAF) aipatu sisteman duten garrantzia aintzat hartuta, Euskampusek herrialde gisa ditugun erronka sozialei eta globalei erantzuteko aukera berdingabeak baliatzen eta zure potentzial guztia garatzen lagunduko dizu.

Gainera, gurekin lan egiteak hauetarako bide emango dizu:

  • Lana Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman egiten duen lanagatik eta lortu dituen emaitzengatik izen ona lortu duen eta posizionatuta dagoen erakunde batean egiteko.
  • Besteak beste, administrazio publikoentzako, hainbat sektore industrialetako enpresa lider eta klusterrentzako, Euskadiko finantza erakunde nagusientzako eta horien gizarte lanarentzako abangoardiako proiektuetan parte hartzeko.
  • Ibilbide pertsonal eta profesionala prestakuntza sendo eta jarraituaren bidez garatzeko.
  • Talentu handiko eta lan giro bikaineko taldetan lan egiteko.

Honako hau eskaintzen dugu:

  • Berehala lanean hastea, kontratu mugagabearen bidez.
  • Ordainsaria hautagaiaren profilaren arabera negoziatuko da.

Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte info@euskampus.euhelbidera, #euskampus_programas erreferentziarekin, 2019ko urriaren 5a baino lehen.