Praktiken eskaintza: Etnografia digitaleko proiektuetarako laguntza Agirre Lehendakaria Center-en

 

Agirre Lehendakaria Center (ALC) Euskampus Fundazioan integratutako gizarte berrikuntzako laborategi bat da. Haren jarduera esparrua da giza garapen jasangarriko eredu berriei buruzko ikerketa eta esperimentazioa.

Eginkizunak:

  • Etnografia digitaleko proiektuak koordinatzen laguntzea;

Bete beharreko baldintzak:

  • Goi mailako unibertsitate titulua Antropologian edo Informatika Ingeniaritzan;
  • Esperientzia egiaztagarria tresna digitalen, Big Dataren eta/edo etnografia digitalaren esparruan;
  • Berrikuntza sozialarekiko interesa;
  • Lan metodologiarekiko egokitzapena;
  • Malgutasuna, harremanetarako gaitasuna eta komunikatzeko trebetasunak;
  • Lankidetza eta talde lana;
  • Hizkuntzak:
    • Euskara: EGA edo baliokidea  
    • Ingelesa: Proficiency edo baliokidea

Noiz hasi

2020ko irailean

Lanaldia

Lanaldi erdia

Kontratua

  • Mota: Praktiketako kontratua
  • Iraupena: 6 hilabete

Interesatuek helbide elektroniko honetara bidali beharko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna,irailaren 1a baino lehen (egun hori barne), erreferentzia gisa praktikak jarrita: info@agirrecenter.eus .