Giza Nutrizioan Graduduna

 

Euskampus Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sustatutako irabazi asmorik gabeko erakundeak, Tecnalia Fundazioak, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB),  Giza Nutrizioan Gradua duen pertsona bat sartu nahi du, ikerlanetan laguntzeko, "Búsqueda de biomarcadores lipídicos para la diagnosis y prognosis de melanoma”  ikerketa ildoaren barruan..

Egin beharreko lanak

Honakoak izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:

 

  • Biobankuak emandako biopsia sekzioak prestatzea MALDI-IMS bidez neurtzeko
  • Datuak eskuratzea MALDI-IMS teknika erabiliz
  • MALDI-IMS datuen analisia, lipidoen identifikazioa eta analisi estatistikoak barne

 

Bete beharreko baldintzak:

  • Giza Nutrizioan Graduduna
  • Ikerketa Biomedikoan master bat egin izana

 

Merezimenduen baremoa:

  • Espediente akademikoa: % 10.
  • Esperientzia teknika histologikoetan: % 30
  • Esperientzia masen espektrometria aztertzen (MALDI-IMS): % 30
  • Esperientzia irudi digital konputazionalaren analisia egiten: % 9
  • Autonomia, proaktibitatea eta ekimena. Taldean lan egiteko gaitasuna. Emaitzetarako orientazioa. Motibazioko maila handia: % 10
  • Euskara: % 11

 

Honako hau eskaintzen da:

Berehalakoan hasiko da lanean lanaldiaren % 100ean, obra eta zerbitzuko kontratuaren bidez, 2021eko irailaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra arte. Nazioarteko potentzial handiko ikerketa lerro batean hartuko du parte, diziplina anitzeko talde baten barruan. UPV/EHUko ikertzaile doktore baten kontratuaren pareko soldata izango du.

Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte jobs@euskampus.eu,  helbidera, #euskampus_nutrizioa erreferentziarekin, 2021eko abuztuaren 1a baino lehenago.