Osasun Zientzietako doktorea

Euskampus Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak
(UPV/EHU) sortutako irabazi asmorik gabeko erakundeak, Osasun Zientzietako
doktore bat behar du lanaldi osoz, “Erregistro elektrofisiologikoak parkinsonismoan:
aske mugitzen diren modelo murinoen kudeaketa” proiektuan aritzeko.


Eginkizunak:


Honako hauek izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:
 Karraskarien kirurgia esterotaxikoa (arratoiak eta saguak), birusak injektatzea
neurona populazio espezifikoen manipulazio optogenetikoa egiteko.
 In vivo erregistro elektrofisiologikoko elektrodoak eta/edo zuntz optikoak
ezartzea, neurona populazio espezifikoen manipulazio optogenetikoa egiteko.
 Aske mugitzen diren karraskarietan (arratoiak eta saguak) in vivo erregistro
elektrofisiologikoak egitea.
 Animalia modeloetan parkinsonismoa induzitzea.
 In vivo erregistro elektrofisiologikoetan lortutako datuak analizatzea.

Betekizunak:


 Osasun Zientzietako doktore izatea.
 Doktoratu ondorengo lau urteko esperientzia izatea gutxienez.
 Karraskarien elektrofisiologia azterlanetan esperientzia izatea.
 Kirurgia esterotaxikoan esperientzia izatea.
 Neuronak manipulatzeko bektore biralak erabiltzen esperientzia izatea.
 Parkinson-en gaixotasunaren animalia modeloekin esperientzia izatea.
 Ingelesez oso ondo hitz egin eta idaztea.


Kontuan hartuko ditugun beste elementu batzuk:


 Autonomia eta ekimenerako gaitasuna izatea.
 Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
 Matlab softwarea ezagutzea.
 Euskarako ezagutzak izatea.

Honako hau eskaintzen dugu:


Doktoratu ondorengo ikertzaile gisa hasiko da lanean lanaldiaren % 100ean, obra eta
zerbitzuko kontratuaren bidez, 2019ko urriaren 1etik abenduaren 31ra. Lankidetza
proiektu batean parte hartzea etorkizunean mugaz haraindiko lankidetza laborategi
izango denaren esparruan.
Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte
info@euskampus.euhelbidera, #euskampus26 erreferentziarekin, urriaren 4a
baino lehen.