Neurozientzietan doktore titulua duen pertsona

Euskampus Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sustatutako irabazi asmorik gabeko erakundeak, Tecnalia Fundazioak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB), Neurozientzietan doktore titulua duen pertsona bat kontratatu nahi du "Role of astrocytes in the onset" ikerketa ildoko ikerlanetan laguntzeko.

Eginkizunak:

Honakoak izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:

  • Gestioak Euskadiko Batzorde Etikoarekin, giza zelulak kultiboan erabiltzeari dagokionez.
  • Induzitutako giza zelula pluripotenteak (iPSc) sortzea eta mantentzea.
  • Neurona dopaminergikoak, astrozitoak eta organoideak bereiztea eta horien ezaugarritzea.

Bete beharreko baldintzak:

  • Doktore titulua.
  • Esperientzia giza zelulen kultiboan.
  • Parkinsonen gaixotasunaren neurozientzietan eta mekanismo biologikoetan frogatutako esperientzia.

Balioetsiko diren beste elementu batzuk:

  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Biosegurtasuneko ikastaroaren izenburua.

Hau eskaintzen da:

Berehalaxe hasiko da lanean lanaldiaren % 100ko kontratuarekin, obra eta zerbitzuko kontratuaren bidez, 2020ko martxoaren 1etik 2020ko apirilaren 30ra arte. Nazioarteko potentzial handiko ikerketa lerro batean hartuko du parte, diziplina anitzeko talde baten barruan. UPV/EHUko ikertzaile doktore baten kontratuaren pareko soldata izango du.

Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte   #euskampus29 erreferentziarekin, 2020ko martxoare 10a baino lehen, helbide elektroniko honetara: info@euskampus.eu .