Farmaziako lizentziaduna edo graduduna

Euskampus Fundazioa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB) sustatutako irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Farmaziako lizentziadun baten bila ari da, proiektu honetarako: Substantia nigra pars reticulata-ren zelula dibertsitatea aztertzea Parkinson-en gaixotasunaren etiopatogenian.

Eginkizunak

Honako hauek izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:

  • Arratoien kirurgia esterotaxikoa, birusak injektatzea neurona populazio espezifikoen manipulazio optogenetikoa egiteko.
  • Patch clamp erregistro elektrofisiologikoak egitea burmuin xaflan.
  • Animalia modeloetan parkinsonismoa induzitzea.
  • In vivo erregistro elektrofisiologikoetan lortutako datuak analizatzea.

Eskakizunak:

  • Farmazian lizentziaduna izatea.
  • Neurozientzietako master bat izatea.
  • Ahozko eta idatzizko komunikaziorako trebetasunak izatea.

Kontuan hartuko ditugun beste ezaugarri batzuk:

  • Karraskarien elektrofisiologiako azterlanetan esperientzia izatea.
  • Kirurgia esterotaxikoan esperientzia izatea.
  • Parkinson-en gaixotasunaren animalia modeloekin esperientzia izatea.
  • Autonomoa, proaktiboa eta ekintzailea izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
  • Emaitzei begira egotea.
  • Oso motibatuta egotea.

Eskaintza:

Obra eta zerbitzuko kontratu bidez, berehala laneratzea, lanaldiaren % 100ean, 2020ko apirilaren 1etik 2020ko maiatzaren 31ra. Diziplina anitzeko talde batean, nazioarteko potentzial handiko ikerketa lerro batean parte hartzea. UPV/EHUko doktoratu aurreko ikertzaileen kontratuaren soldata baliokidea.

Interesdunek beren curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali behar dute info@euskampus.eu helbide elektronikora #euskampus 28  erreferentziarekin, 2020ko otsailaren 29a baino lehen.