Lan Eskaintza: Berrikuntza proiektuen arduraduna, Agirre Lehendakaria Centerren

Agirre Lehendakaria Center (ALC) Euskampus Fundazioan integratutako gizarte berrikuntzako laborategi bat da. Haren jarduera esparrua giza garapen jasangarriko eredu berriei buruzko ikerketa eta esperimentazioa da.

Lanpostu kopurua: 2

Eginkizunak: 

  • Nazioarteko gizarte-berrikuntzako proiektuak koordinatzea; ebaluazioa, dinamizazioa, kontrastea, emaitzen proiekzioa eta txostenak egitea. 
  • Nazioarteko taldeak kudeatzea, Agirre Lehendakaria Centerreko ikuspegian oinarritzen diren entzute, parte-hartze, kosorkuntza eta ko-diseñua oinarrituak. 
  • Informazioa kodetzea, patroiak aztertzea eta identifikatzea. 
  • Urruneko laguntza eta prestakuntza saioen prestaketa. 

 

Baldintzak: 

  • Egiaztatutako 2 urtetako eskarmentua gizarte- berrikuntzan erreferente diren nazioarteko erakundeetan; 
  • Partze -hartze prozesuetan, tresna etnografikoen bidezko entzute komunitarioen dinamizazioa eta proiektuen koordinazioan esperientzia frogagarria; 
  • Goi-mailako Unibertsitate ikasketak (giza zientzietan edo gizarte – zientziei lotutako graduak) 
  • Proiektu desberdinak aldi berean koordinatzeko gaitasuna; 
  • Tokiko metodologietara egokitzeko gaitasuna;
  • Modu kolaboratiboan, partekatuan eta taldean lan egiteko gaitasuna; 
  • Malgutasuna, eta harremanetarako zein komunikaziorako gaitasuna;
  • Hizkuntzak: Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz lan egiteko gaitasun oso altua;
    • Ingelesa: Proficiency edo baliokidea

Kontuan hartuko da:

- Beste hizkuntza batzuen ezagutza. Zehazki, portugesa, frantsesa edo hizkuntza balkanikoen ezagutzaz balia litezke proiektuak.
- Gizarte-lanean esperientzia
- 2030 agendari, migrazioei, berdintasunari eta gizarte-kohesioari buruzko ezagutza 

Noiz hasi 

2021eko irailean

Lanaldia 

Lanaldi osoa 

Kontratua 

  • Mota: Aldi baterako kontratua (luzagarria)  
  • Iraupena: 6 hilabete 
  • Modalitatea: Konbinatua (presentziala eta telelana)

 

Interesatutako guztiek beren curriculum vitae-a eta aurkezpen gutuna bidali beharko dute, irailaren 1a baino lehen (egun hori barne) Berrikuntza Sozialeko proiektuen arduraduna erreferentzia erabiliz, ondoko posta elektroniko helbidetara: info@agirrecenter.eus eta lierni@agirrecenter.eus