Komunikazio Teknikari eleaniztuna

Euskampus Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Zentroak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB) bultzatutako irabazi asmorik gabeko erakundeak, komunikazioko teknikari gisa jardungo duen pertsona bat sartu nahi du talde exekutiboan.

Testuingurua

Euskampus Fundazioa diziplinarteko eta agente anitzeko lankidetza katalizatzen duen eragile gisa dago eratuta, eta bere erakunde babesleen baterako lidergoa sustatzen du, erronka global handiei aurre egiteko eta zientziaren eta teknologiaren eragin soziala maximizatzeko.

  • Unibertsitateko prestakuntza eta bikaintasuneko ikerketa zientifiko eta teknologikoa sustatzen ditu, euskal unibertsitate, zientzia eta berrikuntza ekosistemako eragileen arteko lankidetza, lotura eta integrazioan oinarrituta egiten du lan, mugaz gaindiko bokazioarekin Akitania Berriarekin, eta nazioarteko dimentsioarekin.
  • Bere bazkideak elkarrekin konektatzen ditu, baita beharrezko eragileekin ere horiek metatzen dituzten gaitasunak eta esperientzia are gehiago handitzeko eta gaitasun eta esperientzia horiek erronka sozial eta global handien esku jartzeko.
  • Eragileen arteko lotura, lankidetza, partaidetza eta inklusioa errazten ditu, ikuspegi sistemiko eta diziplina anitzeko baten bidez.
  • Aniztasunari heltzeko modu berezi eta propioa du ezarrita, tokiko begirada eta bokazio globala, mugaz gaindikoa eta nazioartekoa uztartzen baititu, eta lan egiteko modu hori ikuspegi natural batean oinarrituta gauzatzen du, hots, egungo testuinguruan nagusi den errealitatea multikulturala eta eleaniztuna dela aintzat hartuta.

Bultzatzen dituen edo parte hartzen duen programa eta proiektu guztietan, Euskampusek balio ugari sustatzen ditu, hala nola benetako lankidetza, baterako lidergoa, elkarrekiko konfiantza, inklusibotasuna, eskuzabaltasuna eta erantzukizuna, erronka globalei erantzuten laguntzeko eta albait eragin eta balio sozial handiena sortzeko.

 

Komunikazioko teknikariaren misioa

Kontratatutako pertsonak laguntza emango du Euskampuseko komunikazio arloan, fundazioaren kanal anitzekin zuzenean lotuta baitago:

  • Euskampuseko webguneak, Newsletter eta sare sozialak: elikadura eta eguneratzea lau hizkuntzatan (gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa).
  • Diseinu grafikoa: lagundu egingo du dibulgazio elementuak hainbat formatutan asmatu, sortu eta grafikoki gauzatzen, proiektuetarako eta logoetarako irudiak asmatuz.

 

Baldintzak:

  • Goi mailako unibertsitate prestakuntza, ahal dela: Kazetaritzako Gradua edo Kazetaritzako eta Harreman Publikoetako Gradu Bikoitza, edo Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Kazetaritzakoa, eta Kazetaritzan edo Marketineko Gradua.
  • Esperientzia testuak editatzen.
  • Ofimatika tresnak menderatzea (Word, Powerpoint, Internet, …)
  • Diseinu programak ongi erabiltzea (Indesign, Photoshop, Illustrator, …)
  • Ezagutza aurreratuak izatea honakoetan: WordPress, HTML5, …
  • Esperientzia izatea community management delakoan.
  • Esperientzia izatea nazioarteko proiektuetan.
  • Hizkuntzak: egiaztatutako euskara eta ingeles C1 maila; eta frantseseko goi mailako maila egiaztatua balioetsiko da.
  • Ahoz eta idatziz komunikatzeko trebetasunak.
  • Tokiko eta nazioarteko bilera, topaketa eta ekitaldietara joateko prest egotea.
  • Esperientzia izatea online komunikazioan.

 

Kontuan hartuko ditugun beste elementu batzuk:

  • Goi mailako hezkuntzaren edo ikerketaren arloko esperientzia.
  • Esperientzia izatea komunikazio zientifikoan.
  • Aurretiko esperientzia izatea diziplina anitzeko, eragile anitzeko eta hizkuntza anitzeko inguruneetan.
  • Esperientzia bideoen edizioan, Motion Graphics, 3D, ...

 

Gaitasunak eta jarrerak:

  • Autonomia eta ekiteko gaitasuna.
  • Zerbitzu bokazioa eta emaitzen araberako orientazioa.
  • Konpromiso eta taldean lan egiteko gaitasun maila altua.
  • Asertibitatea eta komunikazio gaitasuna.
  • Moldagarritasuna eta malgutasuna izatea.
  • Presioa eta ziurgabetasuna jasatea.
  • Pertsona ordenatua eta txukuna izatea.
  • Dibertsitatea eta kultura aniztasuna kudeatzea.
  • Eskuragarritasuna, irisgarritasuna eta konexio iraunkorra.

 

Gainera, gurekin lan eginez, aukera izango duzu:

Egunero, eragin handia izango du zeure lanak eta zure ibilbide profesionala integrazio eta lankidetza kultura dinamiko batean garatuko da, emaitzetara bideratutako eta aniztasunean oinarritutako errendimendu handiko giza talde baten barruan. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren erakunde nuklear gisa, eta bertan gure patronatukideek (UPV/EHU, Tecnalia, DIPC, Bordeleko Unibertsitatea, Ikerbasque, Ormazabal eta CAF) eta gure kolaboratzaileek duten garrantzian oinarrituta, Euskampusek herrialde gisa ditugun erronka sozial eta globalei erantzuteko aukera paregabeak aprobetxatzen lagunduko dizu, bai eta zure ahalmen profesional eta pertsonal guztia garatzen ere.

Zehazki, honako aukera izango duzu:

  • Lan egiteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sisteman egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik posizionatuta eta aintzatetsita dagoen erakunde batean.
  • Proiektu abangoardistetan parte hartzeko: unibertsitateentzat, ikerketa zentroentzat, administrazio publikoentzat, industria sektoreetako enpresa lider eta klusterrentzat, hainbat gizarte eragilerentzat, etab.
  • Zure ibilbide pertsonala eta profesionala garatzeko, prestakuntza sendo eta jarraituaren bidez.
  • Lan egiteko talentu handiko taldeetan, lan giro bikainarekin.

 

Honako hau eskaintzen da:

  • Leioako egoitzan berehala hastea, kontratu mugagabe baten bidez, hasieran lanaldiaren % 50ean eta % 100ean luza daitekeena.
  • Adostu beharreko ordainsaria, hautagaiaren profilaren arabera.

Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte, bi erreferentzia ere bai, jobs@euskampus.eu helbidera, #euskampus_outreach erreferentziarekin, 2022ko otsailaren 7a baino lehen.