Inpaktu Arduraduna

Euskampus Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB) bultzatutako irabazi asmorik gabeko erakundeak, pertsona bat gehitu nahi du talde betearazlera, Inpaktu arduradun gisa lan egiteko.

 

Testuingurua

Euskampus Fundazioa diziplina eta eragileen arteko lankidetzaren eragile katalizatzaile gisa konfiguratzen da, eta bere erakunde patronatu kideen ko-lidergoa bultzatzen du, erronka global handiei ekiteko eta zientziaren eta teknologiaren gizarte inpaktua maximizatzeko.

  • Unibertsitateko prestakuntza eta bikaintasuneko ikerketa zientifikoa eta teknologikoa sustatzen ditu, euskal unibertsitate, zientzia eta berrikuntza ekosistemaren eragileen lankidetza eta integrazioarekin. Era berean, mugaz gaindiko bokazioa du Akitania Berrian, bai eta nazioarteko dimentsioa ere.
  • Bazkideak elkarren artean konektatzen ditu, baita beharrezkoak diren eragileak ere, haien gaitasunak eta esperientzia biderkatzeko eta erronka sozial eta global handien mesedetan jartzeko.
  • Eragile guztien arteko lotura, lankidetza, partaidetza eta inklusioa errazten du, diziplina anitzeko begirada sistemiko baten bidez.
  • Dibertsitatea lantzeko modu berezia eta berea du, bokazio globala, mugaz gaindikoa eta nazioartekoa uztartzen dituen tokiko begirada batetik abiatuta, eta lanketa hori gaur egungo testuinguruan nagusi den kultura eta hizkuntza anitzeko errealitatearen gaineko kontzepzio natural batetik egiten du.

Bultzatzen edo parte hartzen dugun programa guztietan eta gure proiektu guztietan balio jakin batzuk bultzatzen ditugu, esate baterako, benetako lankidetza, ko-lidergoa, elkarrekiko konfiantza, inklusitibatea, eskuzabaltasuna eta erantzukizuna, eta gure helburu nagusia da erronka globalei erantzutea eta gizarte inpaktu eta balio gorena sortzea.

 

Inpaktu arduradunaren egitekoa

Inpaktu arduradunak egiteko bikoitza izango du. Alde batetik, Euskampus Fundazioaren programa guztien inpaktua neurtzeko eta baloratzeko sistema baten diseinua eta kudeaketa lideratuko du, Euskampusek balioa sortzen duen interes taldeetan gure inpaktua ulertzeko eta ebaluatzeko, interes talde horiei kontuak emateko, eta, noizean behin, gure patronatuko kideen eta gurekin lankidetzan diharduten erakundeen inpaktua areagotzeko, fundazioaren erabaki estrategikoak eta jarduerak hobeto egituratu eta orientatu ahal izateko balio sortzeari begira. Bestalde, Inpaktu arduradunak inpaktua neurtzeko metodologiak garatzen lagunduko du, gure patronatuko kideekin batera lantzen ditugun goi mailako eta ikerketako Europako proiektuen esparruan.

Hori dela eta, pertsona moldakor bat bilatzen dugu, inpaktua eta gizarte balioa neurtzeko metodologiak ezagutuko dituena eta horiek erabiltzen esperientzia izango duena. Aldi berean, goi mailako hezkuntzan eta ikerketan bete-betean zabaltzen ari den arlo horretan ezagutza berria sortzeko gaitasuna, trebetasuna eta gogoak izango ditu.

 

Baldintzak:

  • Goi mailako unibertsitate prestakuntza.
  • Prestakuntza espezifikoa, gizarte inpaktua neurtzeko metodologietan.
  • Esperientzia, gizarte inpaktua neurtzeko proiektuetan.
  • Hizkuntzak: ingeleseko C1 maila egiaztatuta. Ezinbestekoa da bilera batean parte hartzeko, lan bat aurkezteko, txosten bat idazteko edo naturaltasunez hitz egiteko beharrezkoa den ahozko eta idatzizko gaitasun maila izatea.
  • Informazioa eskuratzeko eta aztertzeko gaitasuna.
  • Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasunak.
  • Tresna ofimatikoak menperatzea.
  • Mugitzeko prest egotea, tokiko eta nazioarteko bilera, topaketa eta ekitaldietara joateko.

 

Balora daitezkeen beste elementu batzuk:

  • Euskarako C1 maila. Frantsesa eta beste hizkuntza batzuk.
  • Esperientzia, goi mailako hezkuntzaren edo ikerketaren arloan.
  • Informazio zientifikoaren eta industria jabekuntzaren iturriak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
  • Datuen analisirako tresnak ezagutzea.
  • Aurretiko esperientzia izatea, diziplina eta eragile askoko ingurunetan.

 

Espero diren gaitasun eta jarrera pertsonalak:

  • Autonomia eta ekiteko gaitasuna.
  • Zerbitzu bokazioa eta emaitzetarako orientazioa.
  • Konpromiso maila handia eta taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Analisirako gaitasun handia, pertsona zorrotza eta zehatza izatea.
  • Asertibotasuna eta komunikazio gaitasuna.
  • Egokitzeko gaitasuna eta malgutasuna.
  • Tolerantzia, presioaren eta ziurgabetasunaren aurrean.
  • Sintesi gaitasuna.
  • Pertsona ordenatua eta txukuna izatea.
  • Dibertsitate eta kultura aniztasunaren kudeaketa.
  • Prestasuna, irisgarritasuna eta etengabeko konexioa.

 

Gurekin lan eginez, aukera hauek izango dituzu:

Egunero, zure lanak inpaktu garrantzitsua izango du, eta zure lan ibilbidea integrazio eta lankidetza kultura dinamiko batean garatuko da, emaitzak lortzera orientatuta eta dibertsitatean oinarrituta dagoen errendimendu handiko pertsonen talde baten barruan. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren erakunde nuklear gisa eta bertan gure patronatuko kideek (UPV/EHU, Tecnalia, DIPC, Bordeleko Unibertsitatea, Ikerbasque, Ormazabal eta CAF) eta gure ohiko erakunde kolaboratzaileek duten garrantzia oinarri hartuta, Euskampusek aukera paregabeak eskuratzen lagunduko dizu, gure herrialdeko erronka sozialei eta globalei aurre egiteko eta zure ahalmen profesional eta pertsonal guztia garatzeko.

Zehazki, aukera hauek izango dituzu…

  • Lana egitea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman ongi kokatuta dagoen eta aitortutako emaitzak lortu dituen erakunde batean.
  • Unibertsitate, ikergune, administrazio publiko, industria lider eta industria sektoreko kluster, askotariko gizarte eragile, eta abarretarako egindako proiektu abangoardistetan parte hartzea.
  • Zure ibilbide profesionala eta pertsonala garatzea, etengabeko prestakuntza sendo baten bidez.
  • Talentu handiko taldetan lan egitea, lan giro bikainean.

 

Zer eskaintzen dugun:

  • Lanean berehala hastea gure Leioako egoitzan, kontratu mugagabe batez.
  • Soldata negoziatuko da, hautagaiaren profilaren arabera.

Interesdunek curriculum vitae bat eta aurkezpen gutun bat bidali behar dute, bi erreferentzia barne hartuta, posta elektronikoko jobs@euskampus.eu helbidera #euskampus_inpaktua erreferentzia jarrita, 2021eko martxoaren 10 baino lehen.