Ingeniaritza Biomedikoko master tituluduna

Euskampus Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) sortutako irabazi asmorik gabeko erakundeak, Ingeniaritza Biomedikoko master tituludun bat behar du lanaldi erdian, “Gaixotasun neurologikoetatik datozen ondorioen eta sintoma sentsorial eta motorren diagnostiko funtzional sakona ebaluatu eta tratatzeko tresnak garatzea” proiektuan aritzeko.

Eginkizunak: 

Honako hauek izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:

  • Sentsore inertzialak neurtzea eta, heltzeko zereginetan, esku eta hatz mugimenduak automatikoki neurtzeko sistemak diseinatzea.
  • Esku mugimenduaren neurketa zinematikoa eta dinamikoa egiteko sistema prestatzea, eta denboran eta heinean bildutako seinaleak aztertzea.
  • Komunikazio ekipoak konfiguratzea sentsore elementuekin.
  • Heltzeko mugimenduak egitean lortutako seinaleen portaeraren aurretiko azterlana egitea.
  • Heltzeko ekintzetatik ateratako oinarrizko mugimenduak sailkatzeko sistema automatiko bat analizatu eta diseinatzea, adimen konputazionalaren arloko teknikak oinarri hartuta.

 

Betekizunak: 

  • Ingeniaritza Biomedikoko Unibertsitate Masterra amaituta izatea edo amaitzear izatea, master amaierako lana aurkeztearen bidez.
  • Sentsore inertzialak eta horiekin egiten diren komunikatzeko protokoloak erabiltzen esperientzia izatea.
  • Ingelesaren B2 ziurtagiria izatea.

 

Kontuan hartuko ditugun beste elementu batzuk: 

  • Autonomia eta ekimenerako gaitasuna izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
  • Ingelesez ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna izatea.

Honako hau eskaintzen dugu:

Berehala hasiko da lanean lanaldiaren % 50ean, obra eta zerbitzuko kontratuaren bidez, 2019ko aberduaren 31ra arte. (Finantzaketaren arabera)

Nazioartera zabaldu eta lurraldean sustraitutako proiektu bizigarri batean parte hartzea.

Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte info@euskampus.euhelbidera, #euskampus25 erreferentziarekin, urriaren 4a baino lehen.