Ingeniaritza Biomedikoko gradudun/lizentziaduna

Euskampus Fundazioa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB) sustatutako irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Ingeniaritza Biomedikoko gradudun/lizentziadun baten bila ari da, ikerketa lanetan lagundu dezan «P2X4 hartzailearen modulagailuen ezaugarritzea eta garapena esklerosi anizkoitzaren tratamendurako» ikerketa ildoaren barruan.

Eginkizunak:

Honako hauek izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:

 

  • Zelula mikroglialen kultibo zelular primarioak egitea.
  • P2X4 hargailuak neurtutako erantzunak ezaugarritzea, hauen bidez: patch-clamp erregistro elektrofisiologikoa in vitro zelula mikroglialetan eta garun-xerratan.
  • Motilitate mikroglialaren in vivo irudiak erregistratzea, honen bidez: fotoi bikoitzeko mikroskopia.

  

Baldintzak:

  • Ingeniaritza Biomedikoko Gradua.
  • Biologia Molekularreko eta Biomedikuntzako Masterra.
  • Erregistro elektrofisiologikoan esperientzia izatea.
  • Ingelesa menderatzea.

Kontuan hartuko ditugun beste ezaugarri batzuk:

  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
  • Neurozientzietako ezagutzak izatea.
  • Euskara menderatzea.

 

Honako hau eskaintzen dugu:

Obra eta zerbitzuko kontratu bidez, berehala laneratzea, lanaldiaren % 100ean, 2020ko urriaren 12tik 2021eko otsailaren 12ra. Diziplina anitzeko talde batean, nazioarteko potentzial handiko ikerketa lerro batean parte hartzea. UPV/EHUko doktoratu aurreko ikertzaileen kontratuek ohi duten soldata.

Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte info@euskampus.euhelbidera, #euskampus_biomedikuntza erreferentziarekin, 2020ko urriaren 7a baino lehen.