Ikerketa Programen Arduraduna

 

Euskampus Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB) bultzatutako irabazi asmorik gabeko erakundeak, pertsona bat gehitu nahi du talde betearazlera, Ikerketa Programen arduradun gisa lan egiteko.  

 

Testuingurua

Euskampus Fundazioak ibilbide egiaztatua egin du programa eta proiektu estrategikoak eta operatiboak garatzen askotariko eragileren laguntzaz, hala nola unibertsitateak, teknologia zentroak, ikerguneak, Eusko Jaurlaritza, Foru Diputazioak, Euskadi-Akitania Berria-Nafarroa, eta beste erakunde batzuk.  Bultzatzen edo parte hartzen dugun programa guztietan eta gure proiektu guztietan balio jakin batzuk bultzatzen ditugu, esate baterako, benetako lankidetza, ko-lidergoa, elkarrekiko konfiantza, inklusibitatea eta kultura aniztasuna, eskuzabaltasuna eta gizarte erantzukizuna. Hala, gure helburu nagusia da erronka sozial eta globalei erantzutea, eta goi mailako hezkuntzaren, zientziaren eta teknologiaren inpaktua areagotzea.

 

Ikerketa Programen arduradunaren egitekoa

Ikerketa Programen arduradunaren egitekoa laguntza teknikoa ematea izango da, bikaintasun zientifiko egiaztatuko arloetan programen eta proiektuen diseinuan eta garapenean, baita horien exekuzioan, jarraipenean eta ebaluazioan ere; programa eta proiektu horiek traktoreak eta lankidetzakoak izango dira, eta inpaktu handia izango dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman eta ehun sozioekonomikoan. Era berean, kontratatutako pertsonak Euskampus Fundazioaren berezko programak eta proiektuak diseinatzen, garatzen eta gauzatzen lagunduko du.  

 

Baldintzak:

  • Graduko eta graduondoko unibertsitate titulua izatea.
  • Estatuko berrikuntza sistemak oso ongi ezagutzea: planteamendu estrategiko globalak, ikerketa eta berrikuntza planak, ikerketa eta berrikuntzaren gobernantza, politika horiek garatzen laguntzeko programak eta tresnak, etab.
  • 10 urtetik gorako lan esperientzia esanguratsua izatea lanpostuaren egitekoan eta planteatutako zereginetan; horietatik 5 urte gutxienez I+D+I Aholkularitza Estrategikoaren arloari lotutakoak, plan estrategikoak eta berrikuntza agendak prestatzen, ikerketa eta berrikuntza programa eta/edo politikak definitzen, proiektuak ebaluatzen, inpaktua neurtzen, etab.
  • Esperientzia egiaztatua izatea Proiektu Bulegoetan (PMO) eta laguntza teknikoa ematen, xede hauetarako:
    • Estrategia eta plan zientifiko-teknologikoen garapena eta jarraipena.
    • Aldaketaren kudeaketa eta/edo gobernantza eredu berrien ezarpena.
    • Erakundeen artean partekatutako aginte taula integralen ezarpena.
    • Tokiko nahiz nazioarteko workshopak, topaketak, mintegiak eta antzekoak antolatzea, jakintza transferitzen eta partekatzen laguntzeko, euskal erakunde zientifiko-teknologikoen artean eta gainerako gizarte eragileen artean (gizarte erakundeak, enpresak, industria klusterrak, administrazio publikoak, eta, oro har, gizartea).
  • Informazioa eskuratzeko eta aztertzeko gaitasun egiaztatuak izatea.
  • Euskarako C1 maila izatea.

Era berean, modu oso positiboan baloratuko da:

  • Lan esperientzia izatea, unibertsitateko irakasle gisa edo ikertzaile gisa, Euskadiko arlo zientifikoan eta teknologikoan (teknologia zentroak, unibertsitateak, BERC guneak, CIC, etab.).
  • Doktore titulua izatea, edo gaur egun tesia egiten egotea.
  • Nazioarteko esperientzia izatea.
  • Ingeleseko C1 maila izatea.

 

Espero diren gaitasun eta jarrera pertsonalak:

  • Autonomia eta ekiteko gaitasuna.
  • Zerbitzu bokazioa eta emaitzetarako orientazioa.
  • Konpromiso maila handia eta taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Arazoak modu kontzeptualean eta sormenez konpontzeko gaitasun analitikoa.
  • Sintesi gaitasuna.
  • Egokitzeko gaitasuna eta malgutasuna.
  • Tolerantzia, presioaren eta ziurgabetasunaren aurrean.
  • Asertibotasuna eta komunikazio gaitasuna.
  • Garapen autonomoa eta ikuspegi pragmatikoa.
  • Pertsona ordenatua eta txukuna izatea.
  • Eskakizun eta errendimendu handiko ingurune dinamiko batean erronkei aurre egiteko gai izatea.
  • Jarrera profesional positiboa eta lehentasunetan izandako aldaketetara egokitzeko gaitasuna, lan taldeetan konfiantza emateko.
  • Lidergoa eta jarrera proaktiboa, proiektu berriak proposatzean eta aukera berriak hautematean.
  • Dibertsitate eta kultura aniztasunaren kudeaketa.
  • Prestasuna, irisgarritasuna eta etengabeko konexioa.

 

Gurekin lan eginez, aukera hauek izango dituzu:

Egunero, zure lanak inpaktu garrantzitsua izango du, eta zure lan ibilbidea integrazio eta lankidetza kultura dinamiko batean garatuko da, emaitzak lortzera orientatuta eta dibertsitatean oinarrituta dagoen errendimendu handiko pertsonen talde baten barruan.  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren erakunde nuklear gisa eta bertan gure patronatuko kideek (UPV/EHU, Tecnalia, DIPC, Bordeleko Unibertsitatea, Ikerbasque, Ormazabal eta CAF) eta gure ohiko erakunde kolaboratzaileek duten garrantzia oinarri hartuta, Euskampusek aukera paregabeak eskuratzen lagunduko dizu, gure herrialdeko erronka sozialei eta globalei aurre egiteko eta zure ahalmen profesional eta pertsonal guztia garatzeko.

Zehazki, aukera hauek izango dituzu…

  • Lana egitea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman ongi kokatuta dagoen eta aitortutako emaitzak lortu dituen erakunde batean.
  • Unibertsitate, ikergune, administrazio publiko, industria lider eta industria sektoreko kluster, askotariko gizarte eragile, eta abarretarako egindako proiektu abangoardistetan parte hartzea.
  • Zure ibilbide profesionala eta pertsonala garatzea, etengabeko prestakuntza sendo baten bidez.
  • Talentu handiko taldetan lan egitea, lan giro bikainean.

 

Zer eskaintzen dugun:

  • Lanean berehala hastea gure Leioako egoitzan, kontratu mugagabe batez.
  • Soldata negoziatuko da, hautagaiaren profilaren arabera.

Interesdunek curriculum vitae bat eta aurkezpen gutun bat bidali behar dute, bi erreferentzia barne hartuta, posta elektronikoko jobs@euskampus.eu helbidera #euskampus_ikerketa_programak erreferentzia jarrita, 2021eko martxoaren 10 baino lehen.