Hedabideen arlorako arduraduna

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB) bultzatzen duten irabazi asmorik gabeko erakundea da Euskampus Fundazioa. Fundazioak Kazetaritzan edo antzeko titulazioan graduatutako profesional bat behar du, hedabideen arloko arduradun gisa lan egiteko  Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitatean.

Eginkizunak:

Hautatutako pertsonak, besteak beste, zeregin hauek bete beharko ditu:

  • Prentsa oharrak, copy-ak, dibulgaziozko artikuluak, eta abar.
  • Hedabideekin harremanak kudeatu.
  • Komunikazio arloko estrategiaren diseinua eta kudeaketa.
  • Datuen analisia eta kudeaketa.

 

Eskakizunak:

  • Kazetaritzan edo antzeko arloan graduatua eta zientzia-kazetaritzan espezializatua edota Zientzien arloko graduren bat eta komunikazioan espezializatua.
  • Bi urteko esperientzia izatea komunikabideetan edo komunikabideekin lanean.
  • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania (maila altua idatzizkoan zein ahozkoan).
  • Zientzia-komunikazioan esperientzia.
  • Ahozko eta idatzizko komunikaziorako gaitasuna.
  • Esperientzia onlineko komunikazioan.

 

Kontuan hartuko dira ere:

  • Hizkuntzak: ingelesa.
  • Pertsona autonomoa eta erabakiak hartzeko gaitasuna izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

 

Eskaintza:

Lanaldi osoan berehala hastea (40 ordu astean). Jardun mistoa: telelana eta bulegokoa (Bilboko egoitzan). Komunikazio zientifikoaren arloan diziplina anitzeko lan-ildoak dituen unitate batean parte hartzea.

Interesa dutenek curriculuma eta aurkezpen-gutuna bidali beharko dituzte jobs@euskampus.eu helbide elektronikora, #ucci22 erreferentziarekin, 2022ko abuztuaren 22a baino lehen.