Ekonomian ikertzeko laguntzaile bat

Euskampus Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sortutako irabazi asmorik gabeko erakundeak, Tecnalia Fundazioak eta Donostiako International Physics Center-ek (DIPC), Ekonomian ikertzeko laguntzaile bat aurkitu nahi dute, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Sailarekin lankidetza egistasmo batean lan egiteko Euskadiko Langabetuen kolektiboen jarduteko proposamenen gainean.  

Eginkizunak: 

Honakoak izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:

  • Maila mikroekonomikoan datu base longitudinalak eraikitzen laguntzea. 
  • Euskal Enplegu Zerbitzuaren parte hartzeko Ebaluazio Kontraktualean laguntzea. 
  • Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioan laguntzea.

 

Baldintzak: 

  • Ekonomiako Gradua.
  • Ekonomiarako Teknika Kuantitatiboei buruzko prestakuntza. 
  • Datu base handien erabilera ona.  
  • R eta Statan programatzeko gaitasuna.
  • Exceleko jakintza aurreratua. 
  • Ingeleseko jakintza aurreratua.

 

Balioetsiko diren beste elementu batzuk: 

  • Balioetsi egingo da Politika Politikoen Ebaluazioko Ekonomian graduondoko bat egin izana/egiten ari itzatea, ahal dela Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak ematen duen “Master in Economics: Empirical Applications and Policies” masterra. 
  • Ekonomia publikoari buruzko jakintza eta interesa.
  • Euskara jakintza.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.


Hau eskaintzen da:

Berehalakoan hasiko da lanean lanaldiaren % 100ko kontratuarekin, obra eta zerbitzuko kontratuaren bidez 2019ko abenduaren 31ra arte.

Nazioartean proiekzio handia eta lurraldearekiko konexioa izango duen proiektu kilikagarri batean parte hartzea.

 

Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte info@euskampus.eu helbidera, #euskampus24 erreferentziarekin, abuztuaren 29 baino lehen.