Biologian edo antzeko diziplina batean doktore titulua duena

 

Euskampus Fundazioa, zeina Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irabazi asmorik gabeko erakundea den, TECNALIA RESEARCH & INNOVATION Fundazioa, Donostia International Physics Center (DIPC) erakundea eta Bordeleko Unibertsitatea (BU) beren lantalderako pertsona baten bila dabiltza, Biologian edo antzeko diziplina batean doktore titulua duena, oftalmologiako biomaterialen ikerketa lerroan laguntzeko, begietako biomarkatzaile molekularrak identifikatzeko eta material biodegradagarri neurobabesleak garatzeko, Elena Vecino doktoreak zuzendutako Oftalmo-Biologia Esperimentaleko Taldean (GOBE) eta POLYMAT Zentroan aritu dadin.

Eginkizunak:

Honako hauek izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:

 

  • Begietako biomarkatzaileen diseinua eta ezaugarriak ikertzeko lerroan aurrera egitea.
  • Ikerketa lerroaren emaitzak euskal industriaren arloko enpresei aurkeztea.
  • Nazioko eta nazioarteko proiektuetarako proposamenak prestatzen laguntzea.
  • Aldizkari prestigiotsuetan talde artikuluak idaztea eta argitaratzea.

Betekizunak:

  • Biologian edo antzeko ezagutza arlo batean doktore izatea.
  • Begiak aztertzen esperientzia izatea.
  • Begien markatzaileen ELISAren bidez kuantifikazioan esperientzia izatea.
  • Ahozko eta idatzizko komunikaziorako trebetasunak.
  • Ingelesa jakitea. Euskara jakitea lagungarria izango da, baina ez nahitaezkoa.

 

Kontuan hartuko ditugun beste elementu batzuk:

  • Autonomoa, proaktiboa eta ekintzailea izatea.
  • Taldean lan egiteko ahalmena izatea.
  • Emaitzei begira egotea.

 

Eskaintzen duguna:

Obra eta zerbitzuko kontratu bidez, berehala laneratzea, lanaldiaren % 50ean, 2019ko irailaren 30era arte. Diziplina anitzeko talde batean, nazioarteko potentzial handiko ikerketa lerro batean parte hartzea. UPV/EHUko ikertzaile doktoreen kontratuek ohi duten soldata.

 

Interesa dutenek bidal ditzatela, maiatzaren 1a baino lehen, curriculum vitaea eta aurkezpen gutuna info@euskampus.eu helbide elektronikora, #euskampus22 erreferentzia jarrita.