Gurekin lan egin

Fisioterapian Tituluduna

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) sortutako irabazi asmorik gabeko Euskampus Fundazioak fisioterapian tituluduna den pertsona bat behar du lanaldiaren % 75erako, “Feasibility and clinical effects of an over-ground walking training intervention with a wearable powered exoskeleton in patients diagnosed of multiple sclerosis” proiektuan laguntzeko.

 

Eginkizunak:

Honakoak izango dira, besteak beste, hautatutako pertsonaren eginkizunak:

  • Beheko gorputz-adarren exoeskeletoak erabiltzean oinarritutako esku-hartzeak diseinatzea.
  • Esklerosi anizkoitza diagnostikatuta duten pertsonen balorazio funtzionalak egitea.
  • Tratamendu-saioak egitea.
  • Proiektua kudeatzen eta koordinatzen laguntzea.

 

Betekizunak:

  • Fisioterapian tituluduna
  • Prestakuntza ariketa fisikoan eta neurologian
  • Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna
  • Euskara eta ingelesa jakitea

 

Baloratu daitezkeen beste elementu batzuk:

  • Autonomia eta ekimenerako gaitasuna
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
  • Paziente neurologikoekin esperientzia

 

 

 

Eskaintzen da:

Berehala lanean hastea, lanaldiaren % 75eko lan eta zerbitzuko kontratuarekin, 2018ko abenduaren 31ra arte.

Nazioartean proiekzio handia eta lurraldearekin konexioa duen proiektu erakargarri batean parte hartzea.

UPV/EHUko ikertzaile ez doktore baten kontratuaren pareko soldata.

 

Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte info@euskampus.eu helbidera, #euskampus12 erreferentzia jarrita, otsailaren 28a baino lehen.