Planteamendu estrategikoa 2020

CEI Euskampus (2011-2015) proiektuaren hasierako etapan, Euskampus Fundazioak ahalbidetu du:

  • Lana elkarketa, lankidetza eta diziplinartekotasunaren ikuspegitik egitea, desberdintasunak eta dibertsitatea kudeatuz, espazio autonomo eta neutral batetik;
  • Erabakiak hartzeko eta CEI Euskampus proiektuaren ekimenak eta erronkak aurrera eramateko beharrezkoa den bizkortasuna ematea, elkarketaren gizarte komunitatea mobilizatuz;
  • CEI Euskampus proiektua garatu bitartean hasierako planteamenduarekiko koherentziari eustea, eta aldi berean, Nazioarteko Bikaintasun Campusaren deialdian ezarritako alditik harago luzatzea;
  • CEIren perimetroa zabaltzea, bikaintasuneko eta nazioarteko programa eta ekimen berriak sartuta.

2016. urtean, Euskampus Fundaziorako plan estrategiko berria onartu zen. Plan horren egitekoa, ikuspegia eta helburu estrategikoak honako hauek dira:

Diziplina eta eragile anitzeko lankidetza katalizatzen duen erakunde bat da, bere bazkide estrategikoen baterako lidergoa bultzatu nahi duena

Egitekoa

Euskampus Fundazioa bitartekoak ezartzeko tresna bat da, eta bitarteko horien bidez, bere bazkideen arteko harremanak, lotura eta konfiantza indartzen dira; haien nazioarteko baterako hedakuntza areagotzen da; eta, prestakuntza, transferentzia eta ezagutzaren difusiorako jarduerak hedatzen dira.

Ikuspegia

Diziplina eta eragile anitzeko lankidetza katalizatzen duen erakunde bat da, bere bazkide estrategikoen baterako lidergoa bultzatu nahi duena, lurraldearen garapenean eta nazioarteko hedakuntzan, eta erronka globalei aurre egiteko balio sozioekonomiko handiko erantzun lokalak bultzatzen dituena.

Helburu estrategikoak

  • [Interkonexioa – Eraldaketa kulturala eta harreman eredua]

Fundazioko erakunde bakoitzaren barruan gaitasunak lotzen dituzten lankidetza jarduerak bultzatzea eta kudeatzea, Fundazioko erakundeen artean, lurraldeko beste erakunde batzuekin eta nazioarteko erakundeekin. Jarduerak erronka sozialei eta globalei aurre egitera eta Fundazioko bazkideen nazioarteko bikaintasuna areagotzera bideratuta egongo dira.

  • [Fundazioko bazkideen interfazea kanpoko eragileekin]

Erreferente eta euskarri gisa eratzea, Fundazioko bazkideak interakzioan aritzeko beren ikerketa eta prestakuntza gaitasunen beharra izan edo onura jaso dezaketen bertako nahiz nazioarteko erakunde eta kolektibo publiko eta pribatuekin, neurrira egindako zerbitzuak eta proiektuak diseinatuz eta bultzatuz erakunde eta kolektibo horien prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza beharrak asetzeko.

  • [Bikaintasun, nazioartekotze eta lurraldearekiko konexiorako ekimen bereziak]

Nazioarteko bikaintasuneko eta lurraldearekiko konexiorako ekimen bereziak hartzea eta garatzea, Fundazioko bazkideek nekez egin eta kudeatu baititzakete horrelako ekimenak.