2030eko Plan Estrategikoa

mount-everest-g51c64e9d4_1920.jpg

 

Nazioarteko bikaintasuneko eta lankidetzako 10+10 urte, GUZTION ONERAKO.

Euskampusek 10 urte betetzen dituenean, 2030eko ikuspegia berritzen da, UPV/EHUk, DIPCek eta TECNALIAk, Bordeleko Unibertsitatearen eta patronatuko kideen eta bazkide guztien lankidetzaz, gizarte aurreratuago, jasangarriago eta ekitatiboago bat eraikitzen lagun dezaten.

2011ko uztailaren 19an sortu zen Euskampus Fundazioa. Hasiera batean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) gidatutako Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campus - CEI Euskampus bihurtzeko Proiektua bultzatzeko sortu zen, Tecnalia Ikerketa Teknologikoko Zentroarekin (TECNALIA) eta Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) egindako aliantza estrategiko baten esparruan. 2012. urteaz geroztik, Euskampus Fundazioaren Patronatuko kideak dira ere CAF eta Ormazabal-Velatia enpresak eta Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioa. 2017an, Bordeleko Unibertsitatea patronatura sartu zen.

 Erakundeak, diziplinak eta pertsonak elkartuz, eta GUZTION ONERAKO ezagutza eta irtenbideak sortuz.

Nazioarteko Bikaintasun Campus bihurtzeko proiektuari lotutako hasierako eta ondorengo lanean eta programa berrien dibertsifikazioan izandako arrakastari esker, 2030era begirako Euskampus Fundazioaren Plan Estrategiko berria egin da, Euskadiko eta Europako Esparru Estrategiko berrien testuinguruan. Plan Estrategiko berriak orain arte lortutakoaren eboluzio bat ekarriko du, eta Euskampusen eragina zabalduko du. Alde batetik, UPV/EHUren, Bordeleko Unibertsitatearen, Tecnaliaren eta DIPCren arteko Aliantzari emandako laguntza iraunkorra indartzearen alde egiten da, eta, aldi berean, lankidetza formula berriak sartzen dira (Jakintza Komunitateak eta Euskampus Misioak, non UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko ikasleen parte hartzea indartuko baita), inpaktu osoa areagotzeko asmoz.

Nazioarteko Bikaintasun Campusaren jatorrizko ideiari eusten zaio, baina berritu, eta Euskal Herriko eta Europako testuinguru berrira egokitzen da, baita UPV/EHUren, Bordeleko Unibertsitatearen, DIPCren eta TECNALIAren testuinguru berrira ere, ENLIGHT Europarako Unibertsitateen Aliantza aintzat hartzen badugu. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekiko lankidetza areagotzen da, Euskampusek beste testuinguru batzuetan (euskal unibertsitateetan, zientzia sisteman (BERC guneak), etab.) egindako lankidetza programa berritzaileak bultzatzeko ahalmena areagotzeko, eta horrela, Euskampusen eraginaren perimetroa handitzeko.

Hori guztia Euskampus identifikatzen duten printzipio eta balioetan oinarrituta, hots: erakundeen arteko lankidetza katalizatzea, diziplinartekotasuna bultzatzea, konplexutasuna eta sistema osoarekiko ikuspegia lantzea, prozesuen arintasuna, planteamenduen malgutasuna, bikaintasunarekiko konpromisoa, eta haren patronatuko kideekiko leialtasuna.

Etorkizunari gogo handiz begiratzen diogu, egindako bideagatik, eta mundu hobe bat errealitate bihurtzen laguntzeko ilusio handia dugu: erakundeak, diziplinak eta pertsonak elkartuz, eta GUZTION ONERAKO ezagutza eta irtenbideak sortuz.

Deskargatu Plan Estrategikoa hemen.