Blog

Joxe Amiama Ibarguren

Psikopedagogian lizentziatua

Lehenengo hezkuntzako diplomatura (1986), Psikopedagogiako lizentziatura (2002) eta doktorea esku-hartze pedagogikoan UPV/EHUtik (2013). 15 urtetan zehar Atzegirekin (adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) lotura izan dut, bai aisialdi zerbitzuan baita etxebizitzean ere. UPV/EHUko irakaslea 2003tik, eta bi urtez Mondragon Unibertsitatean. Pedagogiako graduan eta bi masterretan ikasgaiak ematen ditut (inklusioa, curriculuma eta berrikuntza hezkuntzan). Ikerketa lerroak Nire ikerketa lerroak eskola inklusiboarekin lotuta daude. Ikerketa-Ekintza-Partitzaileen proiektu nazionaletan parte hartzen dut beste unibertsitate batzuekin (2014-19). Nazioarteko mailan Laboratoire Epistémologie et didactiques des disciplines (Lab-E3D) de l’ université de Bordeaux (Frantzia) kolaboratzen dut. Gai hauetaz, liburu eta aldizkaritarako publikazioz aparte, komunikazio eta ponentzien bitartez kongresu nazional eta nazioartekotan parte hartu dut. Batez ere transferentzia eta berrikuntzan, 50 IETB-OTRI baino gehiagorekin, teknikari, hezitzaile, irakasle eta familiei formatuz eta lagunduz hobekuntzarako prozesutan.