Blog

Jon Zarate Sesma

Farmazian doktorea

Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) Farmazian doktorea da, UPV/EHUko irakaslea Farmazia Fakultatean eta Euskararen arloko errektoreordea 2014tik 2021 urtera arte. Farmazia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta ondoren "Sistema endokannabionoideak fluoxetinaren garuneko ekintza-mekanismoan duen inplikazioa" doktore-tesia aurkeztu zuen bertan (2007, Implicación del sistema endocannabionoide en el mecanismo de acción cerebral de fluoxetina). Tesiaren helburua depresioa duten pazienteengan cannabionoide hartzaileen erabilera klinikoak sortzen dituen arazoak arintzea zen. 2009tik aurrera batez ere terapia genikorako bektore ez-biralen ikerketa-lerroan lan egiten du. Mikro eta nanoteknologiak, biomaterialeak eta zelulak aztertzen dituen NanoBioCel ikerketa taldean 20 ikerketa-proiektutan parte hartu du. 2011tik 2014ra UPV/EHUk argitaratzen duen Zientzia eta Teknologiako Ekaia euskarazko aldizkari zientifikoaren zuzendaria izan zen. Euskarazko zientzia dibulgazioko hamarretik gora artikuluren egilea da, batez ere Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian. 2011n irakasle agregatu gisa hasi zen Gasteizko Farmazia Fakultatean Farmazia eta Elikagaien Zientziak sailean, non 2018an Farmazia-teknologiako laborategi-praktiken gidaliburua izeneko liburu didaktikoa argitaratu zuen, Irakaskuntzaren berrikuntzan aritu izan da alor horretan ere. Euskararen erabilera medikuntzan zabaltzeko helburuarekin 2019-2020 ikasturtean ireki zen "Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan" graduondoko zuzendaria da. UPV/EHUren aditu titulua, Udako Euskal Unibertsitatearekin batera antolatzen dena.