Zientzia Astea 2018 - ZATOZ ZIENTZIARA / Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea

2018/10/18 16:40:00 GMT+2

Zientzia zure zain duzu azaroaren 7tik 11ra Bilbon, Donostian, Vitoria-Gasteizen, Barakaldon eta aurten Eibarren ere. Zientzia ikusi, behatu, ikutu, probatu eta esperimentatzeko aukera izango duzu, hamaika modutan: txoko, tailer, irteera, bisita gidatu, janari-dastatze, txangoak eta abarretan, hain zuzen ere. Gainera, ikertzaile eta irakasleak arduratuko dira UPV/EHUn gertatzen ari dena zuri azaltzeaz. Aukera paregabea.
Eta diruaz ez zaitez kezkatu, jarduera guzti guztiak doan dira eta.

Gehiago irakurri.