UIK Uda Ikastaroa: Resistencia a antibióticos

2020/07/01 11:20:00 GMT+2

Itziar Alkorta Calvok, Euskampuseko Lurralde jasangarri eta osasungarriaren Ezagutza Poloaren ikertzaileak eta JRL Joint Research Laboratory Environmental Antibiotics Resistance-ko zuzendariak zuzenduko  du Resistencia a antibioticos: una visión One Health: personas y animales sano y medio ambiente más seguro udako ikastaroa, uztailaren 17-18an, Bizkaia Aretoan egingo dena.

Gaur egun bakterio multirresistenteek eragindako infekzioak Osasun Publikorako mehatxu larrienetarikoak dira. Baina antibiotikoekiko erresistentziaren hedapenaren ondorio larrienak ingurune klinikoan antzematen badira ere, ingurumenean dago arazoaren jatorria, hau da, nekazaritza, abeltzaintza eta hiri-ingurunetan. Egoera honek erronka bat plazaratzen du: irtenbideak aurkitzeko eragina duten agertoki guztiak integratzea beharrezkoa da, hala nola nekazaritza, abeltzaintza eta hiri-ingurumenak. Horregatik Munduko Osasun Erakundearen arabera, bakterio erresistenteen agerpenak ekartzen duen arazoari aurre egiteko irtenbide bakarra One Health ikuspegitik etorriko da.

Uda Ikastaro honen helburua arazo honetan ingurumenak duen eragina aztertzea da. Zehazki, ingurumenean dauden (i) antibiotikoek, (ii) antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioek, (iii) antibiotikoekiko erresistentzia ematen duten geneek eta (iv) geneen transferentzia horizontalaren arduradunak diren elementu genetiko mugikorrek (plasmidoak, integronak, transposonak) gizakiaren eta ekosistemen osasunean duten eragina aztertzea da. Horretarako, kutsatzaile horien presentzia eta kutsatzaile horien eragina ingurune kliniko, nekazaritza, abeltzaintza eta hiri-ingurunetan aztertzeko teknika berrienak aurkeztuko dira.

Ikusi hemen informazio gehiago eta izen-emateko formulario.

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.