TECNALIAK eta Bordeleko Unibertsitateak berrikuntzaren ekosistema indartu nahi dute Euroeskualdean

2019/05/22 15:20:00 GMT+2

2019ko maiatzaren 22a. Bordeleko Unibertsitateak (BU) eta TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak harremanak sendotu dituzte esparru-hitzarmen estrategiko bat sinatuta. Hitzarmen horren azken xedea da soluzio teknologikoak garatzea elkarrekin Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko enpresen merkataritza-beharrak asetzeko eta haien lehiakortasuna handitzeko. Gaur sinatu dute hitzarmena, Euskampus Fundazioaren Patronatuaren bileran, bi erakundeak Patronatu horretako kide baitira.

Manuel Tuñón de Lara BUko presidenteak esan zuen “aliantza hau Bordeleko Unibertsitatearen eta TECNALIAren arteko epe luzerako harremanetan eratu da. Aurrerapauso handia da konpromisoari dagokionez, batez ere Euskampus partzuergoaren barruan, eta Euroeskualdeko lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialerako baliabidea izan nahi du. Aliantza honek erakusten du bere osotasunean zein den unibertsitate publikoen rola berrikuntzarako ekosistemetan eta, baita ere, Europan erakunde eta eragile desberdinen arteko sinergiek nolako etekinak dakartzaten.”

Prentsa-aurrekoaren iturria: TECNALIA. 

Gehiago irakurri.