Proposamenak bidaltzeko epea zabalik / Solasaldia Mugaz gaindiko kirola eta aisialdia: ekintza publikoa, praktikak eta erabilerak Europan eta munduan

2022/02/24 16:50:00 GMT+1

TranSPORT(S) proiektuaren esparruan, Maison des Sciences de l 'Homme d' Aquitaine/Bordeaux-ek mugaz gaindiko kirolari eta aisialdiari buruzko solasaldia antolatu du, diziplinaz gaindiko ikuspegi batetik. Proiektu hau Euskampus Bordeaux Campusaren dinamikaren barruan kokatzen da. Proposamenak bidal daitezke hilaren amaierara arte.

TRANSPORTS COLOQUIO 2_2022

Toki honetan izango da solasaldia ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean: Maison des Sciences de l'Homme d'Aquitaine/Bordeaux eta Maison des Suds. Hauek dira topaketa finantzatu dutenak: Réseau national de Maison des Sciences de l’Homme (RnMSH), MISHA Estrasburgoko eta MSH-Alpesko bazkideak, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Universidad Pública de Navarra/Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA/NUP).

Halaber, Mugako Ikasketen Elkartearen sostengua du, eta, azkenean, Journal of Borderlands Studies (JBS) aldizkariak solasaldiko lanik onenak bilduko dituen ale berezi bat argitaratuko du. 

Webgune honetan duzue informazio guztia: biltzarraren webgunea .

Kontsultak egiteko, helbide honetara idatzi: transports@sciencesconf.org.

Berriak jarraitzeko: Twitter.  

 Zuen zain gaituzue Bordelen!

 TRANSPORTS COLOQUIO 2022

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.